Ikastolak

Kurutziaga Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Kurutziaga Ikastola, Durango

Guraso taldearen eskariz ikastolako jantokiko zerbitzuaren kalitatea hobetzeko proposamena iritsi zen. Espektatibak guztiz bete dira: iraultza txiki bat lortu da, produktu berriak sartu baitira sasoiko, bertoko eta ekologikoak gehituz. Bertoko baserritarrak dira jantokian ematen diren barazkien ekoizle. AUSOLAN kooperatibak lagundu die. Hiru partaidetzako mahaiak elkarlana bultzatu du. Filosofia bat da, ez da jantokira mugatzen, baizik eta ingurura. Orain formazioan jarraituko dute.

Integrazio Batzordea
Ikastola
213
2015
Apirila
Integrazio Batzordea, Seaska

Hamasei urte iragan dira Seaskako ikastoletan ahalmen urriko haurrak beste ikasleen modura eta eurekin batera eskolan elkarrekin ikasten hasi zirela. Hasieran hiru haur baino ez ziren. Orduz geroztik ahalegin handia egin da eskolatzearen alde, eta emaitza onak lortu diren arren, beharrak ez dira gutxitu. Integrazioa Batzordeak/Seaskak lagundu behar ditu ordaintzen ahalmen urriko 18 haurrentzat laguntzaileen kontratu pribatuak eta prekarioak, eta beste.

Ikastola
213
2015
Apirila
Basabürüa, Eperra eta Haurtzaro batuta

Programa honen helburua da “lurralde ezberdinetan kokaturik dauden ikastolen arteko kohesioa, barne ezagutza eta elkartasun handiagoa bultzatzea. Ikasle, irakasle eta gurasoen arteko trukaketak sustatuko dira, hala nola, giza harremanak indartzeko, euskararen alde eta euskalkien alde jarduteko, kirola, teknologia berriak, elikadura burujabetza suspertzeko; edota inplikaturiko aldeek landu nahiko luketen beste edozein gai lantzeko. Hitzarmen honek balio du parte hartu nahi duen ikastola ororentzako”.

Samaniego Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Samaniego Ikastola, Arabar Errioxa

Samaniego Ikastolan Villabuena, Eskuernaga, Mañueta, eta inguruko haurrak elkartzen dira. Zortzi dira aurten, Lapueblako ikastolatik urrun bizi diren haurrak dira, bi eta hiru urtekoak. Eneritz Bilbao da euren andereñoa, bigarren amatxoa, euskararen munduan murgiltzen dituena. Lau urterekin joango dira handien ikastolara, ASSAra. Bitartean jolasten, kantatzen, esperimentatzen, familia handi bat bezala sentitzen ikasten dute goizeko ordutegian. 

Uzturpe Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Uzturpe Ikastola, Ibarra

Berdina da beso eta lurraren distantzia katuka ari direnean, bai eta besoa eta paperaren arteko distantzia ere mahaian eserita ari direnean. Katuka, irakurketa eta idazketarako hain garrantzitsua den distantzia garatzen da. Bestalde, katuka ibiliz ondo eserita egoteko jarrera jorratzen dute (kontrol posturala). Adinaren arabera ariketak planteatzen dira, eta zailtasunak dituzten haurrek maiztasun handiagoz egiten dituzte.

Labiaga Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Labiaga Ikastola, Bera

Jasangarritasun sarean sartzea lortu du, eta Nafarroako beste bi zentrorekin batera ikastolaren proiektua aurkezteko eta zabaltzeko izan da aukeratua. Proiektua hiru urteren buruan osatu beharko dute, zigilua lortzeko. Ilusioz beterik daude. Hori guztia aurrera eramateko Ikastolako Inguru batzordea sortu dute, hiru astean behin elkartu, eta hurrengo asterako ekintzak planifikatuko dituena.

Azpeitiko Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Azpeitiko Ikastola, Ikasberri Kooperatiba

Hausnarketarako bidea sortu genuen, eta sakon aztertu genituen haurraren berezko jokabideak eta gaitasun ezberdinen garapenak, hala nola, hizkuntzaren garapena,  garapen kognitiboa edo motorea... Zenbait eredu pedagogiko ere arakatu ditugu, hots, Integrazioaren Pedagogia eta Konfiantzaren Pedagogia. Era berean teoria psikologiko eta ikerketa ezberdinak ere aztertu ditugu, Reggio Emiliako eskola edo Emmi Pickler-en eredua esaterako.  Horrez gainera, beste zentro batzuetara bisitak egin ditugu.

Assa Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Assa Ikastola, La puebla

Ikastolaren funtzionamendua azaltzea izan da xedea, goizetik, negu gorrian, autobusean iristen diren 320 ikasleekin hasita. Bost autobus lerro dituzte DBHrako toki ezberdinetatik doazenak, eta beste bi lerro, LHkoak; izan ere, Assa, ikastola komarkala baita. Ikastolaren bizitza, pedagogia eta curriculuma agertu nahi izan da. Onena, bideoa ikustea da, bost minututan ikastolaren errealitate gordina laburtzen baita.

Txantxiku Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Txantxiku Ikastola, Oñati

IK/KI programan murgilduta daudenez, antzerkia ere era kooperatiboan antolatutako jardueren bitartez lantzen ari dira, ondorioz, ikasleen arteko elkarreraginaz taldean sortuko den artelana izango da. Beraien sentimenduak azaltzeko era bat ere bada. Iurgi maisuak partekatzen du antzezlanaren entseguetan zer egin, nola, eta nola adierazi. Era horretara denon artean erabakitzen dute aurrera nola jardun. Artelana taldean sortzeak elkarren arteko sentimenduak batzen ditu.

Zubi Zahar Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Zubi Zahar Ikastola, Ondarru

Irakurzaletasun taldea osatu dute, eta bertan etapa guztietako irakasleak daude; hilabete bakoitzari bere izena eta izana eman diote plazerezko irakurketa dinamizatzeko. Hilero-hilero bizpahiru aldiz elkartzeko ahaleginak egiten dituzte, eta guztiek batuta berezia den zerbait egiteko konpromisoa hartu dute. Irakurtzearen plazera, ikastolaren helburu estrategikoa bihurtu da aurten. Erronka ez da erraza, baina plazeraren fruituak ikusten hasita daude.
 

San Benito Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
San Benito Ikastola, Lazkao

Lazkaoko neska-mutikoak Catford izeneko auzoan  familia ezberdinetan egin dute egonaldia Britainia Handiko hiriburuan. Bertan familia ingelesek dituzten ezaugarri, ohitura eta kultura ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Goizetan Greenwich zonaldean dagoen ISIS eskolan, bakoitzaren maila ezagutzeko ahozko eta idatzizko frogak izan dituzte eta ondorengo egunetan ingeles klaseak jarraitu dituzte herrialde ezberdinetako beste ikasle batzurekin.

Juul Kanpaina
Ikastola
213
2015
Apirila
Nafarroako Ikastolen Elkartea

Ikastoletan oso ezaguna da Juul kanpaina, Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma baita. Urteko kanpaina burutzen da haur eta gazte guztiek egun berean liburu eta ilustratzaile bana aukeratzen dutenean. Gustukoen duten euskaraz idatzitako liburua izango da. Haiek aukeratu eta epaituko dute. Irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. 

Herri Ametsa Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Herri Ametsa Ikastola, Donostia

KEI zigilua, ikaslea pertsona bezala ardatz duen hezkuntza eredua da. Beronek irakasleen gaitasun eta balio profesionalaren onespen handiagoa du; Ikastolaren Idearioaren, Hezkuntza Proiektuaren eta eguneroko irakas-jardunaren arteko adostasun maila handiagoa du; irakas-jardueraren hobekuntza, eta funtsezko prozesuen zehaztapen zein plangintza bilatzen ditu, pertsonengan antzemandako premia eta itxaropenei erantzun profesionalagoa emanez.

Urretxindorra Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Urretxindorra Ikastola, Bilbo

Hiru urte daramakite Batxilergoko ikasleei informazioa eskura ekartzen, etorkizunean zer egin erabakitzeko unea iristen denean maiz urduri baitaude, zer aukeratu ez dakitela, azterketa garaian daudela, denboraz justu, lanak pilatuta eta selektibitatearen atean. Unibertsitatera joan ala Lanbide Heziketa aukeratu. EHU/UPVra ala beste unibertsitate batera. Zalatzak eta zalantzak, zer egin horretan, Orientazio Asteak argi-izpiak errazten ditu, horretarako antolatzen baita ikaslearentzat eta familiarentzat lagungarri.

Irura Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Irura Ikastola, Irura

Zortzigarren urtez egokituko den rallya martxan dute Irurako ikastolako gurasoak eta irakasleak. Eskertza besterik ez dute urteotan zehar antolatzen aritu den Iñigo Iñurritarentzat, orain arte bera aritu baita koordinatzaile gisara, eta txanda egitea egokitu zaio. Bere afizio-nahiari esker sortu zen egitasmoa, ikastolarentzat helburu ekonomikoak ateratzeko asmoarekin 2008an, hain juxtu ere Kilometroak egin zuten urtean.

Alexia-Xtend Plataforma
Ikastola
213
2015
Apirila
Ikastolen Elkarteak hitzarmena egin du COSPA-AGILMIC etxearekin.

Ikastolen eta ikastolen sarearen eguneroko lana erraztu, hobetu eta eraginkorrago egiteko xedea ipar orratz hartuta, duela hilabete batzuetatik hona,  kudeaketa  akademiko, ekonomiko eta administratiboa integratuko dituen eta ikastolen beharretara egokien moldatuko den aplikazio edo plataforma bat aukeratzeko hainbat  enpresaren eskaintzak aztertzen aritu da Ikastolen Elkartea, eta ikastolekin kontsulta egin eta gero, COSPA-AGILMIC enpresaren Alexia plataformaren hautua egin du.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Orio Herri Ikastola

Xabier Lizasoren bidez iritsi zen Amaia Lizarralde Orioko Herri Ikastolara txikientzat tailerrak eskaintzera, biek sinetsita baitaude antzerkiaren bidez, musika, kanta eta dantzarekin komunikazio trebakuntzak lantzeko baliabide zoragarriak direla.

Ikastola
212
2015
Otsaila
haztegi Ikastola, Legazpi

Haztegi Ikastolak 2009-2010 ikasturtean jaso zuen lehengo aldiz ziurtagiri hori, eta 2013-2014 ikasturtean berritzea lortu du. Ikastetxeen lana, prozedurak eta esperientziak saritzen ditu, eta saria jaso ahal izateko eskola komunitate osoaren konpromisoa behar du. Bizitze prozesu honetan ikasle eta irakasleek ez ezik, gurasoek ere parte hartzen dute, elkarlanean beti ere.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Andra Mari Ikastola, Zornotza

Izenak atentzioa hartzen du, hezkuntzarekin ez baita erraz lotzen.  Programa hau teoria psikologiko zein ikerketa sendoetan oinarritzen da, eta helburu ditu irakasle eta ikasleen arteko harremana sendotzea, gelako kudeaketa eta giroa hobetzea eta ikasleen errendimendua indartzea. Era baikor batean atribuzio positiboak eginez, modu sistematiko batean estrategia bereziak erabiliz, bakarka eta taldean eginez, ondorio eraginkorrak izango ditu pertsonarengan eta taldearengan. Zornotzako ikastolan hala frogatu dute.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Urretxu-Zumarraga Ikastola

Hizproren markoan, Euskararen Nazioarteko egunerako batukada antolatu dute non mila lagunetik gora parte hartu duten, ikasleek bertziklatutako materialarekin egindako 350 danbor hotsa gehituta, euskara eta musikaz bazterrak kutsatzen. Izugarria izan da, eta olatua aprobetxatuz Olentzero Egunean ere ibili dira. Talde potenteak dituzte ikastolan, Euskaraz Bizi, guraso Euskara Batzordea edo Jai Batzordea, zein baino zein mugituagoa dena.

Orriak