Ikastolak

Ikastolen Elkartean
Ikastola
215
2015
urria
Ikastolen Eleanitz planteamendua ezagutzera Galesetik etorrita

Irailaren 30ean harrera egin zitzaien Ikastolen Etxean.

Axular Lizeoa
Ikastola
215
2015
urria
Ikastolen eta euskal kulturaren enbaxadoreak

Helburua da ikasleek besteen kultura ikastea eta errespetatzea; eta aldi berean, gurea munduan zabaltzea.

Piarres Lartzabal Kolegioko ikasleak
Ikastola
215
2015
urria
Sorginaren bidaitxoa mitologian

Zugarramurdira joan dira, sorginak ikustera. Egonaldi hori pentsatua izan da ikasleen arteko harremanak sendotzeko, harremanak euskaraz sortzeko ikasturtea hasi bezain laster.

Elorrioko Txintxirri ikastoa
Ikastola
215
2015
urria
Egokitzapen garaia ikastolan

Haur bakoitzak bere izaera eta erritmoa du, eta norberak bere prozesua egingo du, ikastolako hezitzaleekin batera, atxikimendua eraiki arte.

Non dago Eguzkilorea?
Ikastola
215
2015
urria
Non dago Eguzkilorea?

Bilaketa horretan, izarrak, ilargia eta konstelazioak ezagutzeko parada izanen dugu, euskal mitologiako pertsonaia ezagunak lagunduta. Pelikularen gidoi originala euskaraz idatzia da, eta etxeko txikiendako pentsatuta dago.

Laudio Ikastola
Ikastola
215
2015
urria
Kultura Ondarea saria jasota

“Orozkoko garrafak” bideoa izan da sariduna. Eurekin batera ikastolako beste bost taldek hartu zuen parte lehian.

Argia Ikastola - Fontellas-Tutera
Ikastola
214
2015
Ekaina
Argia Ikastola - Fontellas-Tutera

Proiektua aurrera eramateko Arketas eta Tuterako Udalen babesa jaso dute, eta erakunde pribatuen laguntza ere bai.

Erentzun Ikastola - Viana
Ikastola
214
2015
Ekaina
Erentzun Ikastola, Viana

Lehena, QR kodeekin liburuak aberasten izenekoa da, LH6.mailakoek burutu dutena eta Teknologia Berriekin lotutakoa. Liburuen testuak grabatu zituzten etxetik ekarritako tabletak eta mugikorrak erabiliz. Ondoren interneten argitaratu zituzten, eta QRa sortu, grabazioarekin lotura zuzena zuena. Kode hori liburuan itsatsi zutenez, txikiek etxean liburuak entzun ahal izan zituzten gurasoen mugikorrak baliatuta. Bigarren esperientzia da  Herriko/auzoko liburutegiaren txartela deitua.

Betiko Ikastola - Leioa
Ikastola
214
2015
Ekaina
Betiko Ikastola - Leioa

Hirurehun  izan dira aurten, eta horiekin batera 22 irakasle. Ikastolan gaua pasatzeko baldintza bat dugu: datorrenak bere liburutxoa ekarri behar du, eta horrekin batera linternatxoa eta lotarako zakua. Pasilloetan esterilak ipini, argitxoak piztu eta irakurtzera!! Banaka, binaka, hirunaka, irakurtzera!! Giro berezia sortzen da halakoetan, irakurtzea maite duenarentzat jakina, eta ohituta ez dagoenarentzat ere bai, liburuak duen erakargarritasunak harrapatu egiten zaituelako.

Andra Mari Ikastola Zornotza
Ikastola
214
2015
Ekaina
Andra Mari Ikastola - Zornotza

Maiatzean iritsi da ikastolara erabakia, Andra-Mari Ikastolari "Eskola jasangarria" ziurtagiria ematen zaigula adieraziz.

Armentia Ikastola - Gasteiz
Ikastola
214
2015
Ekaina
Armentia Ikastola - Gasteiz

Izan dira sari gehiago ere, asteburu bat Londreserako bidaia, edo Gasteizko jatetxe ezagun batean afaria. Antolatzaileak oso pozik daude egitasmoarekin eta izan duen partaidetzarekin.

Txintxirri Ikastola
Ikastola
214
2015
Ekaina
JUUL ez dago lotan

Ez da erraza borroka horretan noiz hasi ginen gogoratzea; errazagoa da gogoratzea zenbat balio izan digun, edo zenbat plazer eman digun … Gogoratzen dituzu ume koskorretan esku artean izan zenituen hainbat liburu? Nik bai, eta nire ingurukoek ere bai …

Txintxirri Ikastola-Elorrio
Ikastola
214
2015
Ekaina
Txintxirri Ikastola - Elorrio

Lehenak Liburu Ibiltaria du izena, HHko ikasle txikiekin egiten dutena. Liburu zuri bat hartzen dute abiapuntu, Argitxorekin lotu, eta urte osoan zehar betetzen dute.

Ikastola
214
2015
Ekaina
Zangoza Ikastola

Speed Book Dating (Liburu zita azkarra)  du izena eta DBHra eraman dute. Laburpen-tentatzailea dago batetik, eta iritzi-emailea bestetik. Parez pare esertzen dira, binaka. Eta ondoren, ondoko galderari erantzungo diote: “Liburua egokia al da ligatzeko? Bigarren egitasmoa Kutxa Ipuina izan da. Helburua da konturatzea zenbat informazio dagoen marrazkian, zenbat gozatu daitekeen liburuaren irudiekin, hau da,  ilustrazioekin.

Txantxiku Ikastola - Oñati
Ikastola
214
2015
Ekaina
Txantxiku Ikastola, Oñati

Ez zen edonolako herensugea, oso berezia baitzen. Burua eta buztana zituen LH5. mailako ikasleek margotutakoak; gorputza, berriz, urtean zehar irakurritako liburuen azalen fotokopiekin egindakoa zuen. Luzea zen, oso luzea, eta tira egiten zien pasillo eta patioetan zebiltzanei gelan sartzeko “16:30etan aretora!” esanaz, izan ere, han baitzen atrakzio itzela, hots, ipuin kontalariak eta liburutegi ibiltaria denon eskura apainduta. Ikasle guztiek hartu dute parte.

Piarres Lartzabal Kolegioa - Ziburu
Ikastola
214
2015
Ekaina
Piarres Lartzabal Kolegioa - Ziburu

Irakurketa jarraian doa, eta horren grabaketa ere egin dute,  batez ere ikasleek elkarrekin irakurriz eta galderei erantzunez. Irakurketa tailer hauek oso interesgarriak dira, eta saiatzen gara desafio batekin burutzea.

Laudio Ikastola
Ikastola
214
2015
Ekaina
Laudio Ikastola

Arauak xumeak eta ulerterrazak ziren: idazlanek euskaraz idatzitako ipuinak izan behar zuten; jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inongo lehiaketatan aurkeztu gabeak ere bai, eta ipuin bakoitzak gehienez 100 hitz izango zituen.

Ikastola
214
2015
Ekaina
VISA-IKASTOLAK txartela

1997ko udaberrian jarri zen martxan Visa-Ikastolak txartela. Ikastolen Elkarteak eta orduko Lankide Aurrezkiak (egungo Laboral Kutxa) elkarlana hasi zuten premia handiena zuten ikastolei laguntza iturri bat irekitzeko. Urteotan guztiotan funtzionatu du, eta emaitza oparoak eman ditu.

Ikastolen Elkartea eta Udalbiltza
Ikastola
214
2015
Ekaina
Ikastolen Elkartea eta Udalbiltza

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta Mertxe Aizpurua Udalbiltzako eta EGKF Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko lehendakariak izenpetu zuten maiatzaren 6an, bi erakundeen arteko hitzarmena. Bertan izan ziren, baita ere, Oiartzungo alkatea, Zazpiak Bat elkarteko ordezkariak, eta Haurtzaro, Basabürü eta Eperra ikastoletako ordezkariak.

Abusu Ikastola
Ikastola
213
2015
Apirila
Abusu Ikastola, Durango

Gaur egun HHko ikasleek egindako ogia da ostiraletan saltzen dena, ikasleek egin eta eurek saltzen dutena. Hilabeteko proiektua da, astero 6ko taldeek gauzatzen dutena. Angel Ansinak sortutako piramidea dute eredu. Tartean hamaika ikaskizun, ikastolako okindegiko labean jolasaren pedagogia gori-gorian egosten baita: matematikak, “ekonomia”, zientziak, irakurketa-idazketa, google ordenagailuetan, euskara, komunikazioa, elikadura osasuntsua, garbitasuna, talde lana.. LHra ere esportatu nahi dute egitasmoa.

Orriak