Familiei, irakasleei, langileei eta ikasleei egindako inkesta guztietan erraztasunez gainditzen dute eskatutako minimoa: errekonozimendua eta ilusioa.
Ikastolak
Lunbierreko arroiara, 1300 metro luze da, Irati ibaiari jarraituz.
Aurtengo berezitasunetan, bi: Erronka eta Bueltatu edalontzia!
Abusuren emanaldia maiatzaren 16an izango da BBK-ko aretoan.
Ausolan kooperatiba izan du bidaide paregabea bazkariak egiten zein infraegiturak aholkatzen eta errazten.
Joango gara denok elkarrekin jertsearen bila?
Bost ataletan banatu dute euskal musikaren historia
Zurriola Ikastolako arte batxilergoan dabiltzan ikasleen lanak dira.
Eskerrik asko parte hartu zuten guztiei!
Ikastolak deituriko bere XVI. Hezkuntza Jardunaldi Irekien izenburua izan da.
Gurasoak, ikasleak eta ikastolako langileak elkartu dira ekitaldian, euriagatik frontoi azpian.
Berria eta zaharra batera integratu ditu eraikinak
Batxi 1 eta 2ko ikasleek hartu dute parte saio bakanetan euren iritziak emateko, datorren urteko Ibilaldiak nondik norako izan beharko luken adierazteko. Maiatzaren 30etik aurrera zabalduko da lau haizetara leloa eta logoa. Horiek zehazteko bilera ezberdinak antolatu dira ikastolan ekarpenak egin nahi izan duten guztiei zabalik. Ilusioa piztu da jaia antolatzeko.
Naturarekin harremanetan.
Aire berriak eskualdean.
Kopenhagen Ikasleengan ekintzailetasun konpetentziak sustatzea xede
Mikel Errazkin izan da Danimarkan.
Hamar eta hamabost urte bitarteko ikasleengan ekintzailetasun konpetentziak garatzea du helburu YESict europar proiektuak (Young Entrepreneurial Skills by ICT). Europako Batzordearen Erasmus+ programak finantzatu du YESict; proiektuaren bitartez, metodo didaktiko berritzaile bat diseinatuko da irakasleentzat, haiek euren ikasleen ekintzailetasun konpetentziak sustatzeko erabil dezaten ikasgeletan.
2010-2011 ikasturtean diagnosia egin zuten ikastolan, elkarbizitza hobetzeko zer egin aztertu nahian, eta erabakiak hartu zituzten. Ikasleen arteko harremanak sendotzea erabaki zuten, kidetza ezberdinak bultzatzea, heldu eta txikien arteko kidetza lantzea, elkarri laguntzea, har eta ematea. Mezua berdinen artean errazagoa ulertuta onuragarria da, guztiak aberasten baitira. Egite horretan ikasleak jarri dituzte eta ikastola osoa inplikatu da.
Villabonako ikastola 50 urte betetzen ari da ikasturte honetan. Santio Ikastola izenarekin sortu zen Zizurkilen, Zubimusu izeneko etxean. 635 ikasle ditu une honetan, hiru eraikin ezberdinetan banatuta.
Hitzez hitz jaso dugu Txintxirri Ikastolakoak web gunean idatzi dutena, bihotzarekin idatzi baitituzte Saharan bizi izan dituzten bizipenak.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- …
- hurrengoa ›
- azkena »