IKASTOLA 213 > ikastolak > ALEXIA-EXTEND Plataforma
Alexia-Xtend Plataforma
Alexia-Xtend Plataforma
Alexia-Xtend Plataforma
Alexia-Xtend Plataforma

Ikastolen Elkarteak hitzarmena egin du COSPA-AGILMIC etxearekin.

ALEXIA-EXTEND Plataforma

Akademia eta Administrazio kudeaketa integraturako urrats sendoa

Ikastolen Elkarteak hitzarmena egin du COSPA-AGILMIC etxearekin, akademia eta administrazio kudeaketa integratua ahalbidetzen duen Alexia-Xtend plataforma ikastoletara hedatzeko.

Ikastolen eta ikastolen sarearen eguneroko lana erraztu, hobetu eta eraginkorrago egiteko xedea ipar orratz hartuta, duela hilabete batzuetatik hona,  kudeaketa  akademiko, ekonomiko eta administratiboa integratuko dituen eta ikastolen beharretara egokien moldatuko den aplikazio edo plataforma bat aukeratzeko hainbat  enpresaren eskaintzak aztertzen aritu da Ikastolen Elkartea, eta ikastolekin kontsulta egin eta gero, COSPA-AGILMIC enpresaren Alexia plataformaren hautua egin du.

Iragan martxoaren 11n sinatu zuten hitzarmena Ikastolen Elkarteak, Koldo Tellitu lehendakaria buru zuela, eta COSPA-ALGIMICeko ordezkariek, Gasteizen. Hitzarmenaren bitartez, horrela nahi duten ikastola guztiek Alexia-Xtend plataforma ezarri ahal izango dute beren zentroetan, eta plataformak kudeaketa akademikorako, ekonomikorako eta administratiborako eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal izango dituzte.

Hain zuzen ere, plataformak Xtend bidez irakaskuntzari begira ematen dituen aukerek egiten dute erakargarri apustu hau: besteak beste, ikaskuntza pertsonalizaturako plataforma batez osatua dago, eduki digital irekiak ditu, irakasle eta ikasleen arteko sare soziala ere badu edukiak sortu eta editatzeko. 

Zerrenda eta informe pertsonalizatuak sortzea; ikaslearen jarraipena egitea; datuak esportatzea; ikastetxe taldeen kudeaketa kontsolidatua egitea;ikastetxe, irakasle, ikasle eta gurasoak komunikatzea; Administrazioarekiko dokumentazio ofizialak sortzea; erkidegoetako kudeaketa sistemekin konektatzea, eta bestelako 2.0 erremintekin integratzea, dira plataformak eskaintzen dituen beste zerbitzuetako batzuk.

Hitzarmena izenpetuta, iragan martxoaren 25ean programaren aurkezpen ofiziala eta hura erabiltzeko tailerrak egin ziren Donostian. Halako tresna baten premia aspaldikoa zen, eta nabari zen, Alexiaren aurkezpenak 45 ikastolatako 120 ordezkari inguru hurbildu baitziren plataformak eguneroko lana erraztu eta hobetzeko eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko eta haiekin lehenbiziko praktikak egiteko.

ikastola 213
2015 Apirila
213