San Benito Ikastola, Lazkao
BATXI 1eko IKASLEAK LONDRESEKO FAMILIATAN ASTEBETEKO EGONALDIETAN
Bidaia ordaintzeko egindako ekintzak, denbora eta ahaleginak merezi izan dutela aitortu dute.
Lazkaoko neska-mutikoak Catford izeneko auzoan familia ezberdinetan egin dute egonaldia Britainia Handiko hiriburuan. Bertan familia ingelesek dituzten ezaugarri, ohitura eta kultura ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Goizetan Greenwich zonaldean dagoen ISIS eskolan, bakoitzaren maila ezagutzeko ahozko eta idatzizko frogak izan dituzte eta ondorengo egunetan ingeles klaseak jarraitu dituzte herrialde ezberdinetako beste ikasle batzurekin.
Batxilergoko 1 mailako ikasleek Londreseko familietan astebeteko egonaldia egin dute. Bidaia honen bidez, beste bizimodu eta kultura bat ezagutzeko bidea eman zaie. Hiria ezagutzeaz gain, ingelesa ere praktikatu dute egindako ekintza desberdinei esker.
Otsailaren 21etik 27ra San Benito Ikastolako Batxi1eko ikastolako ikasleek esperientzia zoragarria izan zuten Britainia Handiko hiriburuan. Neska-mutikoak Catford izeneko auzoan familia ezberdinetan egin zuten egonaldia. Bertan familia ingelesak dituzten ezaugarri, ohitura eta kultura ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Goizetan Greenwich zonaldean dagoen ISIS eskolan, bakoitzaren maila ezagutzeko ahozko eta idatzizko frogak izan zituzten eta ondorengo egunetan ingeles klaseak jarraitu zituzten herrialde ezberdinetako beste ikasle batzurekin, hala nola frantsesak, italiarrak, errusiarrak, japoniarrak eta abar.
Eta hori gutxi bazen, Londreseko leku esanguratsuenak ezagutzeko parada ere izan zuten. Greenwichen zituztenez klaseak, gertu zuten The Royal Observatory of Greenwich-en pasa zuten goiz bat. Eta egunero zonalde ezberdinak bisitatzen ibili ziren; Politics Tour-a , Big Ben, London Eye, Buckingham Palace..., London Bridge eta London Tower, besteak beste. Eguraldi txarra zela eta, museo garaia izan zen, hala ikusi zituzten British Museum eta History Science Museuma hain zuzen ere. Azken egunean Oxford Street eta Picadily Circus bisitatzeko aukera eskaini zitzaien eta, garesti xamarra izan arren, erosketa batzuk ere egin zituzten.
Ikasleek aitortzen dute Erresuma Batuko hiri ospetsuena asko gustatu zaiela, eta bidaia ordaintzeko egindako ekintza guztiak aurrera eramateko erabilitako denbora eta esfortzuak merezi izan zutela.