IKASTOLA 213 > ikastolak > ELKARREKIN EUSKAL HERRIA EGITASMOA
Basabürüa, Eperra eta Haurtzaro
Basabürüa, Eperra eta Haurtzaro
Basabürüa, Eperra eta Haurtzaro
Basabürüa, Eperra eta Haurtzaro
Basabürüa, Eperra eta Haurtzaro
Basabürüa, Eperra eta Haurtzaro

Basabürüa, Eperra eta Haurtzaro batuta

ELKARREKIN EUSKAL HERRIA EGITASMOA

Udalbiltzak eta Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak “Elkarrekin Euskal Herria” programa sortzea erabaki dute.

Programa honen helburua da “lurralde ezberdinetan kokaturik dauden ikastolen arteko kohesioa, barne ezagutza eta elkartasun handiagoa bultzatzea. Ikasle, irakasle eta gurasoen arteko trukaketak sustatuko dira, hala nola, giza harremanak indartzeko, euskararen alde eta euskalkien alde jarduteko, kirola, teknologia berriak, elikadura burujabetza suspertzeko; edota inplikaturiko aldeek landu nahiko luketen beste edozein gai lantzeko. Hitzarmen honek balio du parte hartu nahi duen ikastola ororentzako”.

Sorkunde Lekuona Haurtzaroko zuzendariak hala argitu digu “Marko honen baitan, Xiberoko Basabürüa (Aloze) eta Eperra (Sohüta) ikastolek, Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdeko gure ikastolarekin  hitzarmena izenpetzea erabaki dugu. Hitzarmen honen baitan eten gabeko lotura mantenduko dugu, egunerokoa, hiru ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoen artean lankidetza har-emana indartzeko. Harreman hauen xedea da Xiberoko eta Oarsoaldeko eremu euskalduna osatzen dugun pertsonen arteko lotura bultzatzea, eta delako harreman horiek orotariko eremuetara zabaltzea. Bi lurraldeen arteko elkartasuna eta kohesioa indartzea, beti ere aipatzen ari garen baloreak elkarrekikotasunean garatuz”.

Zein ekitzak bideratuko diren galdetutakoan, Sorkundek hala erantzun digu: “Batetik, hiru ikastoletako ikasleen artean trukaketak antolatuko ditugu. 2014-2015 ikasturtean, Haurtzaro Ikastolak, Basabürüa ikastolako ikasleei eginen die harrera lehen esperientzia gisa. Bestetik, hiru ikastoletako irakasleen artean trukaketak antolatuko ditugu. Hirugarrenik ere bada, hain zuzen, hiru ikastolen arteko gurasoen trukaketak antolatzea. Hau adibidez, Mauleko besten karietara egin daiteke, haur eta gurasoen arteko egun bat antolatuz. Laugarrenik, hiru ikastolen artean, bi lurraldeetako geografia, historia, kultura, produktu lokalak eta beste ezagutaraztea. Hau adibidez, Haurtzaro Ikastolan, Zuberoako produktuak ezagutarazteko egun berezi bat antolatzen gauzatu daiteke. Edo-eta, hiru ikastolen artean kirol arloko torneoak egiten” jarraitu du Sorkundek.

Hitzarmen honen jarraipen taldea osatuko dute hiru ikastolek. Urtean behin bilduko da taldea, ikasturtean zehar eginiko ekintzen balantzea egiteko, eta datorren kurtsoko plangintza lotzeko.  “Oarsoaldea eskualdeko gainontzeko ikastolak ere bertan txertatzeko nahia ere badu hitzarmen honek” esan digu. “Urriaren 18an izan genuen lehen topaketa, lehenik ikastolan eta, ondoren, ofizialki, udaletxeko areto nagusian. Ikastolan egindako harrerari Oiartzungo eta Zuberoako ikasleek eman zioten hasiera, horiek izango baitira egitasmo honen emaitzak jasoko dituzten protagonistak. Orain erronka horri eusteko eta aurrera egiteko garaia iritsi da, eta gogotik helduko diogu”.  

 

ikastola 213
2015 Apirila
213