IKASTOLA 213 > ikastolak > KEI KALITATE ASEGURAMENDUAN BIKAINTASUNA LORTU DU
Herri Ametsa Ikastola
Herri Ametsa Ikastola
Herri Ametsa Ikastola
Herri Ametsa Ikastola

Herri Ametsa Ikastola, Donostia

KEI KALITATE ASEGURAMENDUAN BIKAINTASUNA LORTU DU

Herri Ametsa Ikastolak KEI zigilua lortu eta 5 urte geroago, bere konpromisoa berretsi eta KEI ereduan bikaintasuna eskuratu du. 

KEI zigilua, ikaslea pertsona bezala ardatz duen hezkuntza eredua da. Beronek irakasleen gaitasun eta balio profesionalaren onespen handiagoa du; Ikastolaren Idearioaren, Hezkuntza Proiektuaren eta eguneroko irakas-jardunaren arteko adostasun maila handiagoa du; irakas-jardueraren hobekuntza, eta funtsezko prozesuen zehaztapen zein plangintza bilatzen ditu, pertsonengan antzemandako premia eta itxaropenei erantzun profesionalagoa emanez. Finean, Hezkuntza Komunitateko partaide guztien asebetetzea du xede, eta Ikastolako langile guztien arteko kohesioari, eginkizunari, ikuspenari eta balioei dagokienez, eraginkortasuna eta emaitzak jasotzen ditu.

KEI Deustuko unibertsitateko Horreum fundazioak sortutako kalitate eredua da, Hezkuntzaren alorretik eta hezkuntzarako soil-soilik sortutako eredu bakarra. Europako eskola eraginkorrenen kalitate adierazleetan dago oinarrituta.

Karlos Ibarzabal zuzendariak erantzun ditu gure galderak.
Zein alde dago KEI eta beste kalitate ereduen artean?

KEI Deustuko unibertsitateko Horreum fundazioak sortutako kalitatezko eredua da, Hezkuntzaren alorretik eta hezkuntzarako soil-soilik sortutako eredu bakarra. KEI 60 ikastetxeren esperientzian oinarrituta dago, eta, hauen kalitate printzipioak Europako eskola eraginkorrenen kalitate adierazleetan oinarrituta.

Nola iritsi zen eredu hau zuen ikastolara?
Hamar urte baino gehiago dira Ikastolen Elkarteko Ikastola taldeek kalitatezko hezkuntza eredu propioa eraikitzearen erronka bere gain hartu zuela. Proiektu honek hasi-hasieratik limurtu gintuen eta Hezkuntza Komunitate osoak buru belarri heldu zion hura lortzeko lanari. Sei urte geroago egiaztagiria lortu genuen, Euskadin lehenak izan ginen, eta, orain, bost urteren buruan, bikaintasunez berretsi dugu.

Zeintzuk dira kalitate printzipioak?
Ikaslea  pertsona bezala ardatz duen hezkuntza eredua da. Beronek irakasleen gaitasun eta balio profesionalaren onespen handiagoa du; Ikastolaren Idearioaren, Hezkuntza Proiektuaren eta eguneroko irakas-jardunaren arteko adostasun maila handiagoa du; irakas-jardueraren hobekuntza, funtsezko prozesuen zehaztapen eta plangintza bilatzen ditu, pertsonengan antzemandako premia eta itxaropenei erantzun profesionalagoa emanez. Finean, Hezkuntza Komunitate partaide guztien asebetetzea du xede, eta Ikastolako langile guztien arteko kohesioari, eginkizunari, ikuspenari eta balioei dagokionez, eraginkortasuna eta emaitzak jasotzen ditu.

Zeintzuk izan dira aldaketa nabarmenenak behin eredua ezarrita?
Ugari nabarmen nitzake, baina aukeratu beharko banu, alde batetik, Hezkuntza Komunitate osoaren partaidetza izango litzateke kalitate helburuak definitzeko garaian. Horiek  hezkuntza euskalduna, integrala, balioetan oinarritua eta gure ikasleen oinarrizko konpetentziak lortzea ziurtatuko baitituzte. Eta, bestetik,  hobekuntzak lortzeko, etengabeko ebaluazio sistematikoaren kulturaren ezarpena eta irakasleen inplikazioa.

Nork hartu du parte akreditazio prozesuan?
Hezkuntza Komunitate oso-osoak. Gurasoek, ikasleek eta langileok hartu dugu parte elkarrizketa, galdetegi, akten aurkezpen, hezkuntza dokumentazio, adostasun adierazle eta beste jarduera batzuen bidez.

Zer eskatzen diozu etorkizunari?
Gure ikasleak ardatz direla, Hezkuntza Komunitate osoaren konfiantza eta konpromiso giroa mantendu eta gure irakasleek jarrera proaktiboa izango duten berrikuntzetan oinarritutako etengabeko hobekuntza planak diseinatu.

 

 

 

ikastola 213
2015 Apirila
213