IKASTOLA 213 > ikastolak > ANDEREÑO BAKARRA, BIGARREN AMATXO eta EUSKARA-duna
Samaniego Ikastola
Samaniego Ikastola
Samaniego Ikastola
Samaniego Ikastola
Samaniego Ikastola
Samaniego Ikastola
Samaniego Ikastola

Samaniego Ikastola, Arabar Errioxa

ANDEREÑO BAKARRA, BIGARREN AMATXO eta EUSKARA-duna

Samaniego Ikastola Laguardia eta Bastida artean dago, Herrerako aldapa eta Lezako ospitalearen inguruan.

Samaniego Ikastolan Villabuena, Eskuernaga, Mañueta, eta inguruko haurrak elkartzen dira. Zortzi dira aurten, Lapueblako ikastolatik urrun bizi diren haurrak dira, bi eta hiru urtekoak. Eneritz Bilbao da euren andereñoa, bigarren amatxoa, euskararen munduan murgiltzen dituena. Lau urterekin joango dira handien ikastolara, ASSAra. Bitartean jolasten, kantatzen, esperimentatzen, familia handi bat bezala sentitzen ikasten dute goizeko ordutegian. 

Zonaldeko ikastola da Samaniegokoa, Laguardia eta Bastida artean dago. ASSA Ikastolarekin lotura zuzena du, haurrak bi eta hiru urte dituztenean Samaniegon gelditzen dira, eta ondoren, lau urterekin autobusez Lapueblaraino joaten dira, handien ikastolan ikastera.

Eneritz Bilbao da andereñoa, bizkaitarra da bera. Lehen urteak Assa Ikastolan eman zituen lanean, ondoren Mañuetakoan, eta orain Samaniegon dago poz-pozik bertako ikastolan. Zortzi ume eder ditu, bera da andereño bakarra, eta bere bidez sartzen dira txikiak euskararen munduan, "euren bigarren amatxo lez zaintzen ditut maitasun handiz. Etxetik euskara gutxirekin etortzen dira, gehienak ezer gabe, baina hemen elkarrekin jolasten eta kantatzen ikasten dugu. Ikusten eta esperimentatzen aritzen gara, margotzen, ipuinak entzuten... Lapueblatik urrun bizi diren umeak dira, gurasoekin etortzen dira autoz goizeko 9retarako, eta eguerdiko ordu batean etxera itzultzen dira. Ni haien beharretara nago, haien ordutegira ere egokituta, edozein beharrari erantzuteko. Familia handi bat bagina-lez aritzen gara, elkarri laguntzen, elkarrekin ikasten. Herrian ere antolatzen ditugu ekintzak, gurasoekin batera, euskal giroa suspertzeko asmoz eta herriari bizitza emateko".

Urtean bitan edo hirutan joaten dira Lapueblako ikastola handira, hura ezagutzeko, hara joango baitira nagusitutakoan. 

ikastola 213
2015 Apirila
213