IKASTOLA 213 > ikastolak > JUUL kanpaina PREST APIRILAREN 23rako
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina
Juul Kanpaina

Nafarroako Ikastolen Elkartea

JUUL kanpaina PREST APIRILAREN 23rako

Bozketa eguna apirilaren 23an egingo da, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Botoa emateko bi era daude: boto-txartela, paperezkoa, edo bozketa elektronikoa.

Ikastoletan oso ezaguna da Juul kanpaina, Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma baita. Urteko kanpaina burutzen da haur eta gazte guztiek egun berean liburu eta ilustratzaile bana aukeratzen dutenean. Gustukoen duten euskaraz idatzitako liburua izango da. Haiek aukeratu eta epaituko dute. Irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. 

Ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia. Hori lortzeko ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratuko dute, banaka-banaka aukeratuko, eta ikasleak berak izango dira epaile. Garrantzitsua dena da haiek hautatutako liburuak direla, beraiek aukeratuak izan behar dutela, eta ez irakasleek irakurtzera behartutakoak. Aldi berean, bigarren aukeraketa bat ere egingo dute, eta hau da, gustukoen duten liburuen ilustratzailea hautetsiko baitute. Beraz, bi iritzi eman beharko dute; botodun bakoitzak bina aburu. 
Ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastolan zein herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago Juul kanpaina. Nafarroako Ikastolen Elkartetik bultzatu da marko orokorra, eta Euskal Herriko ikastola gehienak partaide dira.

Hauteskundeak antolatzen dira ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoaren barruan. Botoa emateko bi era daude: bata, boto-txartela, paperezko bertsioa dena; edo bozketa elektronikoa, internetekoa. Ikusgarria da zein seriotasunarekin, zein heldutasunarekin hartzen duten parte ikasleek, HH/Ama Eskolatik hasita, Batxilergo/Terminalera arte. Ilustratzailea aukeratzeko kategoria bakarra dago.

Aurtengo hauteskunde eguna izango da apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean bertan, ostegunarekin. Egunean bertan egiten da kontaketa, eta gauerako bidaltzen dira ondorioak, bai ikastoletara zein Komunikabideetara, izan ere, ohiartzun handiko egitasmoa bihurtu baita.

Eta nola ez, sari banaketa ere antolatzen da, gehienetan idazle eta ilustratzaile hautatuak bertan daudela. Aurtengo sari eguna ekainaren 3an izango da, Iruñeko Planetarioan. Informazio gehiago nahi baduzu sar zaitez www.juulkanpaina.net -en.

ikastola 213
2015 Apirila
213