IKASTOLA 213 > ikastolak > BEJONDIZULA, IÑIGO, eta MILA ESKER!
Irura Ikastola
Irura Ikastola
Irura Ikastola
Irura Ikastola
Irura Ikastola

Irura Ikastola, Irura

BEJONDIZULA, IÑIGO, eta MILA ESKER!

Eskertza besterik ez dute urteotan zehar antolatzen aritu den Iñigo Iñurritarentzat.

Zortzigarren urtez egokituko den rallya martxan dute Irurako ikastolako gurasoak eta irakasleak. Eskertza besterik ez dute urteotan zehar antolatzen aritu den Iñigo Iñurritarentzat, orain arte bera aritu baita koordinatzaile gisara, eta txanda egitea egokitu zaio. Bere afizio-nahiari esker sortu zen egitasmoa, ikastolarentzat helburu ekonomikoak ateratzeko asmoarekin 2008an, hain juxtu ere Kilometroak egin zuten urtean. Alegitik Amezketara egiten den rally-esprintak arrakasta handia du segurtasunagatik eta zirkuitua erakargarria delako. Maiatzaren 16rako da aurtengoa.
 

Iñigo Iñurritak ekarri zuen ideia ikastolara, diru apur bat sortzeko bidea zela rallya antolatzea, bere gogo-ilusioa baitzen mundu horretan ibiltzea. Aukerak bazirela, segurtasuna ere bai, bolondresak topatzeko zailtasunik ez, eta ekonomikoki ekintza indartsua zela ikusirik martxan jarri zen egitasmoa 2008an, Kilometroak Irurak antolatu zuen urtean. Zazpi urtez, zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, maiatzaren 16an, Alegitik Amezketara antolatuko dena. Ikastolaren aldeko ekintza potentea da, aukera ematen baitu ikastolako gurasoekin xedea aurrera eramatea, eta horrek kohesioa sortzen du, proiektu bat elkarrekin aurrera ateratzeak kideen artean harremanak sendotzen dituelako.

Euskal Federazioan du lekua Irurako ikastolak antolatzen duen rallyak, apirila edo maiatzean ospatzen baita urtero. Aurtengoa maiatzaren hirugarren larunbatean izango da. Zirkuituak lau herri elkartzen ditu: Alegia, Abaltzisketa, Orendain eta Amezketa, eta hiru tandak hartzen dute parte. Egun serioa izaten da, bideak ixten dira, eta behar diren segurtasun neurriak betetzen dira. Idatzi honen bidez eskertu nahi izan dituzte inguruko lau udaltxeak, urtero-urtero ahalbideratzen baitituzte egitekoak, tartean baimenak.

Larraitz Agirrezabala zuzendariak hitz egin du, talde osoaren izenean, "Eskerrik asko udalei, eta esker beroak zuri Iñigo, zure ekarpenagatik. Lekukoa pasatzera zoaz, eta guri dagokigu zuri eskertzea, handia izan baita zure ekarpena. Ez zinen oraindik guraso ideiarekin ikastolara hurbildu zinenean, herrikoa baizik, eta komentzitu ginduzun, eta erakutsi zenigun gogoz ala seriotasunez egiten diren gauzak aurrera ateratzen direla, eta horrek "piztu" egiten gaitu. Eskerrik asko zu bezalako pertsonak behar ditugulako inguruan. Badakigu txanda pasako duzula oraingoan, baina inguruan jarraituko duzula, ekintza honetan komisario gisa. Denon izenean, Iñurrita, Bejondizula, eta mila esker!!!".
 

ikastola 213
2015 Apirila
213