Urruñako ikastola, Urruña
Baga, Biga, Higa multimedia formatuko proiektua ikastolaren alde
Hitzaldi kontzertua
Mikel Markez eta Eñaut Elorrietak emandako saioa
Ekitaldia bikaina izan zen, entzuleen gozamenarako. Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak emandako hitzaldi-kontzertuak euskarazko musikaren transmisioa eta
sustapena du xede. “Musika eta kantuek duten garrantziaz ohartuta, musikagintzan egin nahi dugu gure ahalegina, esan dute. Historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzen duen proiektua dugu. Belaunaldi berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten. Baga, iragana; Biga, oraina eta Higa, etorkizuneko erronkak eta aukerak”.
Bost ataletan banatu dute euskal musikaren historia: 60ko hamarkadara artekoa; 60ko eta 70eko hamarkadak; 80koa; 90ekoa eta 2000.urtetik gaur egunera artekoa. Hitzaldiek parte-hartzaileak eta ludikoak dute helburu, eskola magistraletatik urrun. Harremanetarako : ni@mikelmarkez.com