Kopenhagen eta Bolonian
Europara bidaia berrietan ikastolen ekarpenekin
Oraingoan Mikel Errazkin eta Harri Beobide
Kopenhagen, YESict europar proiektuan parte hartzen ari gara Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin, 2018ra bitartean. Bolonian “Zentsuraren bidez hiritarrak isilarazten”, Euroclio proiektuaren barruan.
Kopenhagen Ikasleengan ekintzailetasun konpetentziak sustatzea xede
Mikel Errazkin izan da Danimarkan.
Hamar eta hamabost urte bitarteko ikasleengan ekintzailetasun konpetentziak garatzea du helburu YESict europar proiektuak (Young Entrepreneurial Skills by ICT). Europako Batzordearen Erasmus+ programak finantzatu du YESict; proiektuaren bitartez, metodo didaktiko berritzaile bat diseinatuko da irakasleentzat, haiek euren ikasleen ekintzailetasun konpetentziak sustatzeko erabil dezaten ikasgeletan.
Ekonomia krisiak agerian utzi du Europan hazkunde ekonomikoari, enpleguari eta gizarte ongizateari eusteko beharrezkoa dela ekintzailetasuna bultzatzea. Testuinguru horretan, premiazkoa ikusi da ikastetxeetan harekin lotutako zenbait konpetentzia (sormenezkoak, arriskuak hartzekoak) garatzen lagunduko duten programak martxan jartzea.
Erronka horri aurre egiteko helburuarekin, Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak indarrak batu dituzte eta europar mailako kontsortzio bat eratu dute YESict proiektuan lan egiteko. Bi erakunde hauekin batera proiektuan jardungo dute beste erakunde hauek: Antic (Lapurdi), FH Joanneum Uni (Austria), Synthesis (Zipre), Nikosiako Unibertsitatea (Zipre) eta Vaeksthusthus Sjaelland (Danimarka). Proiektu honen lehen bilera Kopenhagen 2015eko abenduan burutu zen eta 2018ko abuztura arte jardungo du lanean.
____________________________________________________________________________________________________
Bolonian “Silensing Citizenship through Censorship”
Harri Beobidek eman dizkigu xehetasunak.
‘Zentsuraren bidez hiritarrak isilarazten ‘ proiektuaren barruan Bolonian bildu gara berriz ere Euroclio, Europako historia irakasleen erakundearen eskutik, urtarrilaren 21-24 bitartean Europako 8 herrialdetako historia irakasle eta teknikariak, proiektua garatzen jarraitzeko.
Lehenik, gure herriko zentsurari buruzko hainbat informazio-iturri partekatu genituen. Ondoren, proiektuaren hiru atal esanguratsu hautatu genituen: Zentsura liburu eta egunkarietan, Liburu erreketa, eta zentsura arte eta kultura arloan.
Gai horiei buruzko ikaste-jarduera batzuek sortzen aritu ginen herrialde ezberdinetako iturriak erabiliz eta egindako jarduerak Italiako hainbat irakasleekin antolatu genuen tailerretan frogatu genituen. Amaitzeko euren balorazioak jaso eta horiek prestatutako ikaste-jardueretan egin beharreko egokitzapenak zehaztu genituen, eta baita ere hemendik aurrera egin beharreko lanak.
Hurrengo urratsa Belfasten izango dugu martxoan, Euroclioren 2016ko Jardunaldietan.