IKASTOLA 219 > ikastolak > Irakasleak protagonista, Ikastolen XXIII. Jardunaldi Pedagogikoetan

XXIII. Jardunaldi Pedagogikoak

Irakasleak protagonista, Ikastolen XXIII. Jardunaldi Pedagogikoetan

Bigarren Lan-jarduna

Irakaslearen lana eta lan horren garrantzia erakutsi zuen, iragan apirilaren 20an, Ikastolen XXIII. Jardunaldi Pedagogikoen bigarren lan jardunak. Gasteizko Goiuri jauregian egin zen, 200
irakasle eta hezitzaile baino gehiago bildu zituen ekitaldian. Santiago Moll, irakasle eta irakasle prestatzailea eta hezkuntza gaietako blogari ezaguna. Enrike Zuazua matematikari katedraduna eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko komunikazio arduradun eta Laskorain ikastolako lehendakaria izan ziren hizlari gonbidatuak. Euren esperientzien berri eman zuten, berriz, Jakintza, Axular Lizeoa, Lizarra eta Ikasberri ikastoletako ordezkariek.
 
Egun beteko lan jarduna izan zuten irakaslearen figura ardatz hartuta. Irakaslea ahalduntzea xede. Ahaldundu, bere egitekoa hobeto egiteko. Bertaratu ziren irakasle eta hezitzaileek oso
balorazio ona egin zuten hizlariekiko eta hautatutako gaiekiko. Helburua lortuta, hurrengo urterako jardunaldiei begira jarri dira dagoeneko Ikastolen Elkartean.
ikastola 219
2016 Ekaina
219