Zubi Zaharra Ikastola, Balmaseda
Baratza ikastolako goiko solairuan
Mungiako Garaia kooperatibarekin jarri dira lanean
Naturan zer, noiz eta nola erein ikasteak garrantzi itzela du.
Mungiako Garaia kooperatibarekin jarri dira lanean, ikasleek eskura izan dezaten lurraren ezagutza, naturarekin harreman zuzena, eta ikastolan bertan ikas dezaten letxugak, tipulak edo perejila landatzen, nola hazten diren ikusten eta, heldutakoan, etxera eramaten. 52x37 zentimetroko lur eremuak dira, bata bestearen ondoan jar daitekeena, behar adineko ongarri daramate, erein lanak ez dira zailak, hori bai mimatu eta ureztatu egin behar dira behar duten bakoitzean.
Enkarterriko azokak oso ezagunak dira, eta Balmaseda, Zalla eta Gueñeseko janarikoak tradizio handikoak, asterokoak, garaiko produktu freskoaz hornitutakoak. Naturan zer, noiz eta nola erein ikasteak garrantzi handia du.