IKASTOLA 218 > ikastolak > Ausolan, bidelagun

Santo Tomas Lizeoak ordutegi berrantolaketa sakona egin du

Ausolan, bidelagun

Eguerdian bi ordu eta erdi izatetik, ordu bete izatera

Hiru urte eman ditu Lizeoak bere etorkizunari begira, eta laugarrenean martxan jarri du eraldaketa.

Eredu askoren abanikoa ireki da
Ordutegi berrantolaketa sakona egin du Santo Tomas Lizeoak, eta Ausolan izan du bidaide paregabea bazkariak egiten zein infraegiturak aholkatzen eta errazten.

Eguerdian bi ordu eta erdi izatetik, ordu bete izatera
“Hiru urte eman ditu Lizeoak bere etorkizunari begira, eta laugarrenean martxan jarri du eraldaketa. Oinarrizko gogoeten artean ordutegien eguneraketa eta ikasleen jardunaldi integrala izan genituen, eta horrekin eguerdiaren antolaketa eta dagozkion hausnarketak: elikadura, ikaslearen jateko premiak eta ordutegiak, bazkaltzeko eredu ezberdinak, estra eskolarrak, garraioa, jantokia eta sukaldea. Familiengan eragin zuzena zuelako denek hartu zuten parte eta botoa eman: DBH 1-tik gora eguerdian bi ordu eta erdi izatetik, ordu betera murriztera; eta HH eta LHkoei ordu laurden jaistera. %85eko familiak aldaketaren alde agertu ziren; %90 ikasleak ere bai; eta langileen artean beste horrenbeste.
Erabakiak ondorio ugari ekarri ditu: sistema aldaketa eta lanerako eredu ezberdinak. Tartean ere hornitzaile berria, AUSOLAN, mundu hori guztia antolatzen lagundu duena: sukalde berri bat eraikitzen, izaera konkretu batekin, bazkari mota diferenteekin, ekipamendu bariatuarekin erantzuteko (bertako sukaldearentzat; eta etxetik janaria ekartzen duen ikaslearentzat) … baliabide eta legeari, marko osoari, erantzuteko” esan digu Iñaki Zubizarreta Santo Tomas Lizeoko zuzendariak.

Ausolanetik aholku-bideak jorratu ditugu
“Erronka handia izan da guretzat, 1.200ekin hasi eta oso urte gutxitan 1.500 pertsonari jaten emango duen sukalde berria antolatzen, zerotik proiektu berria diseinatzen. Egia esanda, Lizeoa eta Ausolan eskutik helduta joan gara. Klabe bi izan ditu: bata, lan-taldea izan da, sukaldeko lan-talde finko eta ona, Ausolaneko Gorka Lasa sukaldari eta lankide buru duena. Eta bi, Lizeotik oso argi adierazi zigutelako zer nahi eta zer behar zuten. Gure helburua da prozesu guztiak bermatzea, bezeroaren ahotsa entzutea eta behar bezala erantzutea. Tamaina handiko ikastola da: 800 ikaslek ordu beteko tartean bazkaldu behar dute; bi ordutan adin eta jantoki ezberdineko ia 1.500 neska-mutilak, eta tartean 60 langilek. Ausolanetik aholkuak eman ditugu: obra, finantziazio, mantenu, garbiketa plana, garraio, produkzio, langile subrogazio, kontratu, prebentzio, emergentzi, formazio …, kalitate lege guztiak behar bezala betetzen direla ziurtatzeko” kontatu digu Ausolaneko Laura Gonzalez bideratzaileak.

Hemendik aurrera fintzea dugu helburu
“Teknologiari esker eta pazientzia handiarekin lortu dugu puzzlea osatzea, ikasleen ongi izatea bideratzea espazioak, denborak, txandak, entrenamendu eta hezkuntza eskaintza hedatua egokitzea, eta egin dugula esan dezakegu. Oso pozik gaude Ausolan eskaintzen ari zaigun laguntzarekin. Hemendik aurrera hobetze prozesuan sartuta gaude Lizeoko familia guztien asetze-maila altuenera iristeko” azpimarratu du Estitxu Roteta Lizeoko Jantoki zerbitzuburuak.

 

ikastola 218
2016 Apirila
218