IKASTOLA 218 > ikastolak > Ikastolaren 50. urteurrenak ospatzen hasteko, mendi martxa

Herri Ametsa Ikastola, Donostia

Ikastolaren 50. urteurrenak ospatzen hasteko, mendi martxa

Altzako auzoan, Ulian dago kokatuta ikastola

Krosa hasi aurretik zenbait ikaslek aurreskua dantzatu zieten parte hartzaileei.

Urteurrena bereziak hasera berezia behar zuelakoan, gure ikastola ezagutzera emateko, auzoari bizitza emateko eta euskara sustatzeko merezi duen neurriko lasterketa eta martxa antolatzea erabaki genuen. Mendi martxak 7,6 Km-ko luzera izan zuen eta 170 pertsonek hartu zuten parte. Mendi krosean, aldiz, 14,15 km-ko ibilbidea eta 225 korrikalarik. Irteera zein helmuga  ikastolan bertan izan ziren. Krosa hasi aurretik aurreskua dantzatu zieten ikastolako bi ikaslek, benetan polita. Berezitasun ugari izan zituen, tartean drone batekin airetik filmazioa burutu genuela, Maite Eskarmendi izan genuela hizlari lanetan, babesle -laguntzaileen zerrenda handia izan da, 115 boluntario  izan genituela lanean, guraso, ikasle eta irakasleen inplikazioa eta laguntza handia izan baita. Hain pozik amaitu dugu non datozen urteetan antolatzen jarraituko dugula erabaki dugu.

2016ko urtarrilaren 31n, Donostia eta Pasaia artean kokatzen den Ulia mendian zehar, Herri Ametsa Talaia mendi krosa eta martxa ospatu ziren lehen aldiz.Mendi krosak azken urteetan hartu duen indarra eta oihartzuna ikusita, geure Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko, gure ikastola ezagutzera emateko, auzoari bizitza emateko eta euskara sustatzeko merezi duen neurriko lasterketa eta martxa antolatzea erabaki genuen. Beraz, ekitaldi honen inguruan giro euskalduna sortzeaz gain, gure ikastola eta  inguru zoragarria ezagutaraztea lortu dugula uste dugu. Mendi martxak 7,6 Km-ko luzera izan zuen (9:00) eta 170 pertsonek hartu zuten parte. Mendi krosean, aldiz, 14,15 km-ko ibilbidea izan zuten aurretik  225 korrikalarik. Irteera zein helmuga Herri Ametsa ikastolan bertan izan ziren. Krosa hasi aurretik aurreskua dantzatu zieten ikastolako bi ikaslek (bideoan ikus daiteke), benetan polita.

Parte hartzaile bakoitzari poltsa-motxila eman zitzaion barruan Lacturaleko esne kaxa bat, Goenagako jogurta eta guk diseinatutako kamiseta bat zutelarik.

Goizetik ETBn lan egiten duen Maite Eskarmendi izan genuen hizlari lanetan. Oso giro polita jarri zuen ikastolan.

Mendi krosa grabatzeko asmoz, drone batekin airetik filmazioa burutu genuen eta irudi zoragarriak eskuratu genituen. Lasterketa ondoren bideo muntaia egin dugu eta youtuben jarri dugu ikusgai.

Mendi martxa eta krosa amaitu ondoren sari banaketa izan zen eta jarraian opari zozketa egin genuen parte hartzaile guztien artean. Opari politak zeuden zozketarako: erlojuak, La Perlara joateko sarrerak edo Arzak eta Izkiña jatetxeetan bi lagunentzako bazkari edo afaria, adibidez.

Honen ondoren, hamaiketako polita izan zen parte hartzaile, ikusle eta boluntarioentzat gure ikastolako frontoian. Salda bero-beroa, txorizoa eta patata tortilla guztientzat.

Urtarrilaren 31n, antolaketa aldetik boluntario asko izan genituen lanean, 115 hain zuzen ere. Ibilbidean egon behar izan zuten boluntarioez gain, ikastolan ere behar beraien handia genuen zerbitzu asko genituen parte hartzaileen erabilgarri eta (aparkalekua, aldagelak, kontsigna, taberna, harrera…). Ikastolako kirol batzordeak eta zuzendariak gidatu dute proiektu hau baina guraso, ikasle eta irakasleen inplikazioa eta laguntza handia izan da, beraiek gabe ezin izango genuke guztia aurrera eraman. Ez genuke ahaztu nahi Anjel Alkain euskal aktoreak krosa eta martxa egin aurretik emandako laguntza krosa bultzatzeko (bideoan ikusgai).

Babesleak ere ezin ditugu ahaztu dezente izan ditugu eta. Beraiei esker ere burutu ziren krosa eta martxa.

 

Hilabeteetako lana izan da baina oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, guztia oso ongi atera zen eta parte hartzaileen erantzuna ikusita, datozen urteetan mendi martxa eta krosa burutzen jarraitzeko asmoa dugu.

Youtuben gure bideoak ikusteko loturak:

https://www.youtube.com/watch?v=-CzTX-rMeUU (Bideo muntaia)

https://www.youtube.com/watch?v=EO5E_zPy608 (Lasterketa eta martxa aurretik animazio bideoa)

https://www.youtube.com/watch?v=gmvr29NnBk0 (Lasterketa eta martxa aurretik Anjel Alkain aktorearekin animazio bideoa)

 

ikastola 218
2016 Apirila
218