IKASTOLA 218 > ikastolak > Naturan jolastuz ikasi

Ibaialde Ikastola, Lodosa

Naturan jolastuz ikasi

Txango berezia egin dute

Erreserba naturala, leireko mendi katearen inguruan.

Txango berezia egin dute Lodosako ikasleek Lubierreko arroiara. 1.300 metro luze da, Irati ibaiari jarraituz, harkaitz zorrotzak ditu, hormarik altuenak 150 metrokoa. Bertako naturaz gozatzeko eta ikasteko hurbildu dira haraino. Udaberri aurreko elurrak harrapatu zituen ingurua polit-polita izaki. Natura lotan bazegoen ere, aukera izan zuten hango bizilekua aztertzeko eta horretaz jabetzeko; baita etxera itzuli aurretik, bola zuriekin jolasteko ere. Hegaztien paradisu da, saiaren bizileku. Inoiz handik ibiliz gero, han bertan duzue Arangoiti Ikastola eder-ederra bisitan joateko.

ikastola 218
2016 Apirila
218