IKASTOLA 218 > ikastolak > Maitasuna eta Pedagogia: Bizipozaz hezi!

Aresketa Ikastola, Amurrio

Maitasuna eta Pedagogia: Bizipozaz hezi!

XVI. Hezkuntza Jardunaldiak

Bi zutabe: bizitzarekiko pasioa eta haurrarekiko, nerabe, ikaslearekiko maitasuna. 

Ikastolak deituriko bere XVI. Hezkuntza Jardunaldi Irekien izenburua izan da. Urtero lez, bost aditu aritu dira foro honetan astean zehar guraso zein irakasle funtzioetan
sakondu, hobetu, ikasi eta bizipenak partekatu nahi dituzten pertsonekin. Aurtengo gaia zuzenki lotu zaio hezkuntza jardueraren ezinbesteko osagai edo motore bikoitzari, hau da, bizitzarekiko pasioa eta haurrarekiko, nerabe, ikaslearekiko maitasuna. Heziketa humanista eta humanizatzailearen inguruko aurtengo ardatzak.
Jakintzak eta, konkretuki, zientziak sortzen digun zirrara (Marta Macho-Stadler, EHUko Matematika doktorea); komunikazio bide arin eta eraginkorra den barrea (Néstor Muzo, clown argentinarra); ikasketaren funtsezko aintzindari diren jolasa eta bizipoza (Violeta Gallego, psikologo klinikoa); ikastearen desioa piztu dadin bihotzean aurkitzen den giltza (José María toro, maisu eta idazle sevillarra) eta gizabanakoa sujetu izatera heltzeko jakintzatik kargugabetzeko beharra, hezitzailearen jarrera etiko bezala (Joaquín Jiménez, analista psikokorporala).
ikastola 218
2016 Apirila
218