Andra Mari Ikastola - Zornotza
"Eskola Jasangarria" ziurtagiria jaso du
2007-2008 ikasturtetik EA21 lantzen arituta
Ikastolaren iraunkortasunerako eta kalitaterako ingurumen-hezkuntza programa da. Ingurumen egoera eta arazoen konponbidean motibazioa eta konpromisoa garatzen ditu.
Ekainaren 2an izan da Madariaga Dorretxean (Busturian) "Eskola jasangarria" agirien banaketa, eta han izan gara ikastolako ordezkariak. Agiri horrekin jasangarritasunaren Hezkuntzaren alde gure ikastola egiten ari den lana zoriondu da, eta animatu gaitu ondorengo urteetan ere bide horretatik jarraitzea. Datorren ikasturtean, "Eskola jasangarria bandera" izango dugu, eta Euskadiko Eskola jasangarrien sarean (IRAES 21) parte hartzeko aukera ere zabaldu digu aintzatespen honek.