VISA-IKASTOLAK txartela
Bultzada berri bat elkartasun egitasmoari
Laboral Kutxa eta Ikastolen Elkartea
Ikastolen Elkarteak eta Laboral Kutxak urteetako kolaborazio oparoa izan dute Visa-Ikastolak egitasmoaren bitartez. Elkarlan hori sendotzeko eta bultzada berri bat emateko, kanpaina hasiko dute udazken honetan.
Visa-Ikastolak txartela Visa txartel arrunt bat da, eta edozein ordainketa edo erosketarako balio du. Erosketak eta ordainketak egiteko Visa-Ikastolak txartela erabiltzeak ez du inolako gastu gehigarririk sortzen, ez txartela kontratatzeko orduan, ezta haren bitartez ordaintzeko orduan ere. Aitzitik, Ikastolen Elkartasun Kutxak eta haren bitartez laguntza berezia jasotzen duten ikastolek diru sarrera berezia izango dute, ordainketa horren portzentaje bat Elkartasun Kutxara joango delako, eta hark diru gehiago izango duelako premian diren ikastolak laguntzeko.
Visa-Ikastolak txartela eskuratzeko nahikoa da Laboral Kutxaren edozein bulegotara hurbildu eta eskaria egitea. Visa-Ikastola erabiliz, ikastolak laguntzen dira, erabiltzaileari gastu gehigarririk eragin gabe.
Hogei urte beteko dira bi urte barru, Ikastolen Elkarteak eta Laboral Kutxak lankidetza hasi zutela, eta elkarlan hori sendotzeko bidean dira aurrerantzean ere. Udazken honetatik aurrera, egitasmo honi abiada berezia eman nahi diote Ikastolen Elkarteak eta Laboral Kutxak. Berri gehiago izango duzue laster. Baina nahi izatera, dagoeneko ere eskuratu daiteke Visa-Ikastolak txartela. Nahikoa da Laboral Kutxaren edozein bulegotara hurbildu eta eskaera egitea.