IKASTOLA 214 > ikastolak > Herensugeak egin du lotura
Txantxiku Ikastola - Oñati
Txantxiku Ikastola - Oñati
Txantxiku Ikastola - Oñati
Txantxiku Ikastola - Oñati

Txantxiku Ikastola, Oñati

Herensugeak egin du lotura

Irakurketa Astearen barruan

Irakurketa Astearen barruan antolatuta Herensugeak gonbidatu ditu aurten txantxikuarrak Liburuaren Eguneko martxara.

Ez zen edonolako herensugea, oso berezia baitzen. Burua eta buztana zituen LH5. mailako ikasleek margotutakoak; gorputza, berriz, urtean zehar irakurritako liburuen azalen fotokopiekin egindakoa zuen. Luzea zen, oso luzea, eta tira egiten zien pasillo eta patioetan zebiltzanei gelan sartzeko “16:30etan aretora!” esanaz, izan ere, han baitzen atrakzio itzela, hots, ipuin kontalariak eta liburutegi ibiltaria denon eskura apainduta. Ikasle guztiek hartu dute parte.

ikastola 214
2015 Ekaina
214