IKASTOLA 214 > ikastolak > Mikroipuin lehiaketa ikastolan
Laudio Ikastola
Laudio Ikastola

Laudio Ikastola

Mikroipuin lehiaketa ikastolan

Irakurzaletasuna bultzatzen

Euskara irakasleek sariketaren oinarriak jakinarazi zizkieten DBHko ikasleei gelaz gela.

Arauak xumeak eta ulerterrazak ziren: idazlanek euskaraz idatzitako ipuinak izan behar zuten; jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inongo lehiaketatan aurkeztu gabeak ere bai, eta ipuin bakoitzak gehienez 100 hitz izango zituen.
Hizkuntza Mintegiak aukeratu zituen Laudioko bi idazle epaimahaia osatzeko, Mikel Ayllon eta Txani Rodriguez laudioar kazetari eta idazleak. Bi idazle horiek edonola ere ez zuten egileen izenik ezagutuko. Guztira 103 ikaslek idatzitako aleak baloratu behar izan zituzten.  Euren epai apelaezina JUUL hauteskunde egunaren bezperan jakinarazi zuten. 

ikastola 214
2015 Ekaina
214