Ikastolen Eleanitz planteamendua ezagutzera Galesetik etorrita
Interes handiarekin jarraitu dute
Ikastolen Elkartea - Lanbide Heziketa
Galeseko Lanbide Heziketako ordezkaritza etorri da bisitan Euskal Herrira Ikastolen Eleanitz planteamendua ezagutzera.
Bi haberen berri jaso zuten: batetik ezagutu zuten gure Eleanitz planteamendua bere osotasunean, 0tik 18 urtera bitartekoa. Eta bestetik, Lanbide Heziketan sartuta, Ana Mongek aurkeztu zien Tolosako Inmakulada Ikastolak izan duen garapena. Hala, Inmakulada ikastolan, hasierako etapa batean saiatu ziren materialak euskarara itzultzen, baina zailtasun hauekin topo egiten zuten: itzulpenera mugatzea ez da erraza gaiak eta moduluak aldatzen direlako, materialak ezin direlako estandarizatu aldakorrak baitira, eta teknologia berriak aldioro berritzen direlako. Gaur, ikastolaren komunikazio eta ekoizpen hizkuntza euskara da baina, materialari dagokionez, jatorriz idatzita dagoen hizkuntzan erabiltzen dute izan euskaraz, ingelesez edo gaztelaniaz.
Ikastolen planteamendu hori berritzailea egin zitzaien Galestarrei, interes handiarekin jarraitu zuten, eurentzat ere jarrai bidea izan daitekeelako.