Ikastolen eta euskal kulturaren enbaxadoreak
Axular Lizeoa, Donostia
Europan barna
Gero Axular Dantza taldeak 120 pertsona mugitu ditu aurtengo udan hiru bidaiatan barna, Euskal kultura atzerrira ireki nahian.
Gero Axular Dantza taldeak 120 pertsona mugitu ditu aurtengo udan hiru bidaiatan barna, Euskal kultura atzerrira ireki nahian. Helburua da ikasleek besteen kultura ikastea eta errespetatzea; eta aldi berean, gurea munduan zabaltzea. LH5. eta LH6. mailakoek hartu dute parte Alemaniako Burg Lugbistein-en antolatzen den Eurowoche jaialdian, munduko 2. Gerra amaituta sortutako jaialdian. Aurten Bulgaria, Alemania, Eslobakia eta Euskal Herria izan dira partaide, uztailaren 23an hasi eta abuztuaren 3ra bitarteko bidaian.
DBH1. eta 2.ko ikasleak Greziako Naousa jaialdian izan dira Argentina, Serbia, Txipre eta Greziako taldeekin oholtzan dantzan, hamalau egunetako bidaian, ekainaren 27an hasi uztailaren 10era arte. Argentinatik iritsitako gazteekin, bereziki, lortu zuten harreman estua bilakatzea, eta euren kulturak partekatzea.
Eta azkenik DBK3 tik gorako dantzariak Kanarietako Tenerifera joan dira, abuztuaren 21etik 31ra bitartean. Medano eta Tejinako jaialdietan 2.000 ikusle inguru izan dituzten aho zabalik. Antolatzaileen hitzetan, urteetan lortu ez dena lortu baitute, ikusleak txaloka zutitzea eta bisak dantzatu behar izatea.
Beste herrialdetako adin bereko gazteekin konpartitzen dituzte dantzak, kantak, jolasak eta parrak. Eta ondokoari begira ikasten dute propioa dutena maitatzen, beste begiek baloratzen baitute nork berearekin ikusten ez duena. Juan Luis Unzurrunzaga de Gero Axular taldeko zuzendaria.