Betiko Ikastola - Leioa
Gau Literarioa
Bigarren urtez, arrakastatsu
“Gau literarioa” gau magikoa da, opari moduko bat. Ia ikasle guziek parte hartu dute.
Hirurehun izan dira aurten, eta horiekin batera 22 irakasle. Ikastolan gaua pasatzeko baldintza bat dugu: datorrenak bere liburutxoa ekarri behar du, eta horrekin batera linternatxoa eta lotarako zakua. Pasilloetan esterilak ipini, argitxoak piztu eta irakurtzera!! Banaka, binaka, hirunaka, irakurtzera!! Giro berezia sortzen da halakoetan, irakurtzea maite duenarentzat jakina, eta ohituta ez dagoenarentzat ere bai, liburuak duen erakargarritasunak harrapatu egiten zaituelako. Biharamunean ikasleak jangelatik ikasgelara joan ziren zuzenean, berriro ere ikastera, eta arratsaldean bai etxera, leher eginda baina etxeko argitxoarekin liburua irakurtzen jarraitzera … irakurzaletasunaz kutsatuta …