Sorginaren bidaitxoa mitologian
Piarres Larzabal Kolegioa, Ziburu
6.eneko ikasleak Zugarramurdira
Miarritzetik, Hendaiatik, Senperetik, Azkainetik, Urruñatik, Donibane eta Ziburutik etortzen diren ikasleak, 6. Mailakoak.
Urdazubiko leizeetan sartzeko parada izan dute, harri negarrak eta harri orratzak deskubritzeko, Lamia gidariari esker. Sorginen erakustokira ere joan dira, inkisizioaren garaian gertatutakoa segitzeko eta akelarreen giroan murgiltzeko; Zugarramurdiko harpeetan ibili dira, infernuko erreka bazterretik pasatuz. Autobusez Senperera hurbildu dira, Nestor Bazterretxearen "Oroit mina" eskultura ezagutzeko … Helburu nagusia lortua izan da lagun berriak egin dituztelako eta, aldi berean, landu duten mitologia beste molde batez berenganatu dutelako.
Hamaika urterekin sartzen dira Kolegioan, 6. Mailara. Hegoaldean ezberdina da, 12 urterekin baita DBHrako aldaketa. Horregatik, kolegioko lagun berriak ezagutzeko helburuarekin antolatzen da honelako bidaia, esperientzia berria, “sorginen” aitzakiarekin.
Horrela, bi egunez, ekintza eta elkartze anitz bizi izan dituzte : lehena, kolegioan, irailaren 17an, ostegunez, Joseba Aurkenerenaren mintzaldiarekin : mitologiako ikurrak, gertakariak eta pertsonaiak zehazki ezagutzeko eta ulertzeko parada izan dute. Astelehenean, irailaren 21ean, Bertizeko parkearen bisitarekin hasi dira, bertako maketa aztertuz, filma bat ikusiz, eta lorategi botanikoan, munduko arbolak ezagutzeko joko pista bat eginez. Autobusez Zugarramurdiraino joan dira Graxiana aterpean instalatzeko eta pik-nika baten inguruan bazkaltzeko lagunen artean. Ordu bateko ibilaldi baten ondotik, Urdazubiko leizeetan sartzeko parada izan dute, harri negarrak eta harri orratzak deskubritzeko, Lamia gidariari esker. Berriz oinez ibiliz, ikasleak Urdazubiko plazara joan dira, hegaztien ikusgarria ezagutzera (hontzak, arranoak....). Autobusez aterpera sartu dira, dutxa hartu dute, afaldu dute eta eguna bukatu dute Ixabel Millet ipuin kondalariarekin. Biharamunean, irailaren 22an, gosari goxo baten ondotik, Sorginen erakustokira joan dira, inkisizioaren garaian gertatutakoa segitzeko eta akelarreen giroan murgiltzeko Zugarramurdiko harpeetan ibili dira, infernuko erreka bazterretik pasatuz. Bazkaldu eta, autobusez Senperera hurbildu dira, Nestor Bazterretxearen "Oroit mina" eskultura ezagutzeko. Guziak barneratuz eta oroitzapen goxoak atxikiz kolegiora sartu dira, eta ondotik etxera. Helburu nagusia lortua izan da, lagun berriak egin dituztelako eta landu duten mitologia beste molde batez berenganatu dutelako.