IKASTOLA 214 > ikastolak > QR kodeekin liburuak eta Herriko liburutegiaren txartela
Erentzun Ikastola - Viana
Erentzun Ikastola - Viana
Erentzun Ikastola - Viana
Erentzun Ikastola - Viana

Erentzun Ikastola, Viana

QR kodeekin liburuak eta Herriko liburutegiaren txartela

Liburuekin "engantxatuta"

Bi esperientzia aipatuko ditugu oraingoan.

Lehena, QR kodeekin liburuak aberasten izenekoa da, LH6.mailakoek burutu dutena eta Teknologia Berriekin lotutakoa. Liburuen testuak grabatu zituzten etxetik ekarritako tabletak eta mugikorrak erabiliz. Ondoren interneten argitaratu zituzten, eta QRa sortu, grabazioarekin lotura zuzena zuena. Kode hori liburuan itsatsi zutenez, txikiek etxean liburuak entzun ahal izan zituzten gurasoen mugikorrak baliatuta. Bigarren esperientzia da  Herriko/auzoko liburutegiaren txartela deitua. Beronek leloa du oso interesgarria, hala nola, “Ikasle bakar bat bera ere ez txartelik gabe”. Ikastolako haur guztiak dira herriko liburutegietako kideak.

ikastola 214
2015 Ekaina
214