Zangoza Ikastola
Speed Book Dating, Kutxa Ipuina eta Bizirik dauden liburuak
Irakurketaren inguruan
Zangozan ere hiru egitasmo bultzatu dituzte aurten.
Speed Book Dating (Liburu zita azkarra) du izena eta DBHra eraman dute. Laburpen-tentatzailea dago batetik, eta iritzi-emailea bestetik. Parez pare esertzen dira, binaka. Eta ondoren, ondoko galderari erantzungo diote: “Liburua egokia al da ligatzeko? Bigarren egitasmoa Kutxa Ipuina izan da. Helburua da konturatzea zenbat informazio dagoen marrazkian, zenbat gozatu daitekeen liburuaren irudiekin, hau da, ilustrazioekin. Hirugarren egitasmoa Bizirik dauden liburuak izenekoa da, non liburu bati begiratzerakoan zeri erreparatu erakusten dieten.