IKASTOLA 215 > ikastolak > Baztan Ikastola, Elizondo

Non dago Eguzkilorea?

Baztan Ikastola, Elizondo

Euskal Mitologia eta zientzia uztartuz

Marrazki bizidunez egindako pelikula honek Baztanen barna galdu den eguzki-lore bat izanen du abiapuntu.

Istorioa Baztan Ikastolako ikasle ohi eta Iruñeko Planetarioko langilea den Miren Karmele Gomez Garmendiaren burutik sortu da. Gainera, pelikularen ekoizpenean, Baztan Ikastolako hainbat guraso eta ikaslek zein ikasle ohik parte hartu dute musika eta ahotsekin. Baita Elizondoko Koro Ttikiko haurrek ere. Bestalde, narrazioa Baztanen girotuta denez, bailarako leku ezagunak agertuko dira bertan.

‘Non dago eguzkilorea?´ filma udazkenean estreinatuko da. Era berean, 2015/2016 ikasturtean zehar, planetarioko hezkuntza-programaren baitako Izar-eskolan ere ikusi ahalko da. Gaztelania, frantses eta ingelesezko bertsioek, euren aldetik, Baztango kondaira eta ipuinen xarma bertze planetario batzuetara eramatea ahalbidetuko dute, ekoizpenari proiekzio internazionala emanez.

Aurtengo Nafarroa Oinezen proiektu berritzaileena, akaso, Iruñeko Planetarioarekin elkarlanean egin den ‘Non dago eguzkilorea?’ pelikularen ekoizpenean datza. Zehazki, Iruñeko planetarioko kupularako egokitutako ikus-entzunezko produkzioa izanen da, eta euskal mitologia eta zientzia uztartuko ditu.
Marrazki bizidunez egindako pelikula honek Baztanen barna galdu den eguzki-lore bat izanen du abiapuntu. Bilaketa horretan, izarrak, ilargia eta konstelazioak ezagutzeko parada izanen dugu, euskal mitologiako pertsonaia ezagunak lagunduta. Pelikularen gidoi originala euskaraz idatzia da, eta etxeko txikiendako pentsatuta dago.
Istorioa Baztan Ikastolako ikasle ohi eta Iruñeko Planetarioko langilea den Miren Karmele Gomez Garmendiaren burutik sortu da. Gainera, pelikularen ekoizpenean, Baztan Ikastolako hainbat guraso eta ikaslek zein ikasle ohik parte hartu dute musika eta ahotsekin. Baita Elizondoko Koro Ttikiko haurrek ere. Bestalde, narrazioa Baztanen girotuta denez,  gure bailarako leku ezagunak agertuko dira bertan.

Edonola ere, aurtengoa ez da Iruñeko Planetarioak Nafarroa Oinezekin izan duen lehen kolaborazioa. Izan ere, 1999. urtean -Jaso Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezko jardueren baitan- Iruñeko Planetarioko kupularako proiekzio berezia egin zen. Orduko hartan, Bernardo Atxagak espreski utzitako "Asto bat hipodromoan" ipuina erabili zen.
Orain, ordea, 1999an ez bezala, produkzio eta bistaratze teknikek kupula osoarentzat egindako bideoa sortzea ahalbidetu dute. Honela, Iruñeko Planetarioko produkzio taldeak -teknologia berriak eta urte hauetan pilatutako lan eskarmentua baliatuta- euskaraz sortutako lehendabiziko fulldome produkzio originala aurkeztuko du.

‘Non dago eguzkilorea?´ filma udazkenean estreinatuko da. Era berean, 2015/2016 ikasturtean zehar, planetarioko hezkuntza-programaren baitako Izar-eskolan ere ikusi ahalko da. Gaztelania, frantses eta ingelesezko bertsioek, euren aldetik, Baztango kondaira eta ipuinen xarma beste planetario batzuetara eramatea ahalbidetuko dute, ekoizpenari proiekzio internazionala emanez.
Toki horietako arbasoek ere zerua behatuko zuten, izarren artean istorioak idatzi eta mitologia sortuz, antzinako euskaldunek egin bezala.

ikastola 215
2015 urria
215