Programak ikastolako patioen azterketa proposatzen du, horien gaineko hausnarketa eta ondorengo sorkuntza, eraldaketa fisikoa, eskola-komunitatea eta, bereziki, ikasleak inplikatuz.
Bigarren fasearen garaia iritsi da, non Udalaren eta ikastola komunitatearen elkarlanaren ondorioz eraikiko den Haur Hezkuntza osoa, psikomotrizitate gela eta jangela elkartuta, LMH eraikinaren alboan.
Erreformak hainbat atal interesgarri baldin baditu ere, beste behin Parisek hizkuntza minorizatuak ahantzi, eta euskarazko zein euskararen irakaskuntza kolegioetan desagertzeko arriskuan ezarri du, izan kolegio elebidun publiko eta pribatuetan edo ikastoletan.
Euskarazko kalitatezko hezkuntza helburu, sortzaileek ezarritako filosofiari lekukoa hartuta, ausardiaz eta kemenez ari dira bide berriak zabaltzen. Ikasle batek esan du “Ikastolak kate luze bateko kate-begi garenaren kontzientzia eman digu”.