IKASTOLA 216 > ikastolak > Inmakulada Lanbide Heziketa - Tolosa
Inmakulada Lanbide Heziketa ikastola
Inmakulada Lanbide Heziketa ikastola
Inmakulada Lanbide Heziketa ikastola

Eraikin berria atxiki dute, jangela eta ikasgela izango dena

Inmakulada Lanbide Heziketa - Tolosa

Ikasleak eta langileria bildu ziren pozik eraikinaren aurrean

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak hazten jarraitzen du.  Gero eta ikasle gehiago dira goiz eta arratsaldez aritzen direnak, ateak irekiak baititu formaziorako egun osoan zehar. 

 

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak hazten jarraitzen du.  Gero eta ikasle gehiago dira goiz eta arratsaldez aritzen direnak, ateak irekiak baititu formaziorako egun osoan zehar. Eraikin nagusia txikia geratzen joan da, eta eraikin berri bat atxiki da erabilgarri dagoen jangela eta ikasgela izango dena.

Eraikin berri honen erabilerari hasera emateko, eta inaugurazio ofizialago baten faltan, eraikina erabiliko duten  bere ikasleen laguntza paregabea izan zuen Tolosako Inmakuladak ikastetxean egin zen aurkezpenean. Eraikinaren aurrean bildu, eta ikasle eta langileriak abestutako bertsoen doinupean, ikasle talde batek, ikasleriaren ordezkaritzan, eta dagokion jantziak soinean, agurra dantzatu zuen. Ikasleak dira ikastetxe baten arrazoia, eta hauen parte hartzerik gabe eraikinaren aurkezpenak ez zukeen balio berdina izango.

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan ikasketa arautuak eskaintzen dira goizez eta, ez arautua (ikastetxeko ikastaroak eta Lanbide eta Hobetuz-eko ikastaroak), arratsaldez.

Goizetako Lanbide Heziketa zikloak goi eta erdi mailakoak dira, eta osasun eta hezkuntza arlokoak hain zuzen.

Goi mailako ikasketa hauek burutu ahal dira:
- Haur Hezkuntza 
- Gizarteratze teknikaria (Gizarte Integrazioa)
- Diagnosi irudia
- Osasun dokumentazioa

Erdi mailakoak hauek dira:
- Farmazia eta parafarmazia laguntzailea
- Erizain laguntzailea

Guztira, goizez, ikasketa arautuan: 302 ikasle ditugu.

Arratsaldez, une honetan honakoa eskaintzen daukagu:
- Atención sociosanitaria a personas dependientes en instituciones
- EGA
- Selektibitate prestakuntza
- Ingelesa
- Kirofano laguntzailea
- Begirale ikastaroa
- Erradioterapia

 

Abenduan, zeinu hizkuntza eta psikomotrizitatea eskainiko dira.

Eta guztira, ez-arautuan 117 ikasle ditugu.

ikastola 216
2015 abendua
216