Minority Languages: Good traveling companions!
Laskorain Ikastola - Tolosa
Hizkuntza gutxituak, bidai lagun onak proiektuarekin arituko dira
Erasmus+ markoan Laskoraindarrak, euren egitasmoa izan baita aukeratua, azterketa zorrotza gainditu ondoren, erkidegoko beste hirurekin batera.
Laskorainek erakutsiko die ikastolako hizkuntza nagusia euskara dela, nahiz eta eleanitz proiektuaren garrantziaz jabetu; euskararen presentzia badela ikasgelatik at. Beste aldetik, Sardinia eta Flandesen egoerak ezagutuko ditu, biak oso ezberdinak izanik.
Lau helburu nagusi dituzte: Ingelesa eta konpetentzia digitalak hobetzea, hizkuntza gutxituen erabilpena sustatzea eta beste herrialdeen berri izatea. Proiektuak bi urte iraungo ditu, eta bietan 1. batxilergoko ikasleek hartuko dute parte. Jarduera nagusiak zehaztuta dituzte, Sardinia eta Flandeseko irakasle ordezkariak izan baitira jada Euskal Herrian.
Erasmus Europear programa da, 2014-20020 urteetarako hezkuntza, formazio, gaztedi eta kirol arloak modernizatzeko eta internazionalizatzeko sortutakoa. Hezkuntzako etapa ezberdinak hartzen ditu kontuan: Lehen Hezkuntzatik abiatuta, Lanbide Heziketa eta Unibertsitaterainokoa. Erasmus+ programak elkartze estrategikoak finantziatzen ditu, hau da, eskola europearren arteko lan harremanak eta praktika onen partekatzea.
Laskorain Ikastolak 2014-2015 ikasturtean zehar prestaturiko proiektua izan da aukeratua Europa mailan egiten den azterketa zorrotza gainditu ostean. Ehuneko 60tik gorako emaitza jasotako proiektuak bakarrik onartzen ziren. Horietatik kalitate maila onena frogatzen zutenek bakarrik lortu dute finantziazioa Europatik. Laskorain Ikastolako proiektuak ehuneko 89ko emaitza lortu du, Gipuzkoako eskola bakarra izan da, erkidego autonomoko beste hiru ikastetxerekin batera.
Proiektuaren helburu nagusiak lau dira. Lehena, ingeleseko hizkuntza konpetentzia lantzea. Bigarrena, ikasleen konpetentzia digitala hobetzea. Hirugarrena, mundu globalizatuan hizkuntza gutxituen erabilpena sustatzea; eta laugarrena, Europan dauden beste hizkuntza gutxituen berri izatea.
Sardiniako 200 ikasle dituen eskola batekin, eta Flandeseko 900 ikasleko beste batekin arituko egitasmoan murgilduta. Gaur egun Sardiniera eskolaz kanpo soilik eskaintzen da. Flandeserak oso egoera ezberdina du, bereziki azken 60 urteotan. Bere loratze eta indartze prozesua eredu izan daiteke euskararentzat eta, baita, sardinierarentzat ere.
Bi urtez arituko dira elkarrekin lanean. Lehen urratsak eman dira: beste bi eskoletako ordezkariak izan dira dagoeneko Laskorainen.