IKASTOLA 216 > ikastolak > San Nikolas Ikastola - Algorta
San Nikolas Ikastola - Algorta
San Nikolas Ikastola - Algorta
San Nikolas Ikastola - Algorta

Elkartoki,

San Nikolas Ikastola - Algorta

Ikastolako patioetan eraikitzeko egitasmoa

Elkartoki egitasmo esperimentala da, eskolako patioen markoan garatzen hasi dena eta ikasleen sorkuntza bultzatzen duena. 

 

Hiru fase nagusitan garatuko da ikasturte honetan: espazioaz jabetzea, espazioa asmatzea, eta berau eraldatzea. Ondoren bideo dokumentala egin, eta tartean elkartoki.com bloga martxan jarriko da.
ELKARTOKI proiektua Ttipi studiok sustatutako proiektua da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren Sormen Lantegiak diruz lagunduta dago.

ELKARTOKI egitasmo esperimentala da, eskolako patioen markoan garatzen hasi dena eta ikasleen sorkuntza bultzatzen duena. Programak ikastolako patioen azterketa proposatzen du, horien gaineko hausnarketa eta ondorengo sorkuntza eta eraldaketa fisikoa, eskola-komunitatea eta, bereziki, ikasleak inplikatuz. Hiru fase nagusitan garatuko da ikasturte honetan: espazioaz jabetzea, espazioa asmatzea, eta berau eraldatzea. Ondoren bideo dokumentala egingo da, eta tartean elkartoki.com bloga martxan jarriko da.

ELKARTOKI proiektua Ttipi studiok sustatutako proiektua da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren Sormen Lantegiak diruz lagunduta dago.

ELKARTOKI programa 2015/2016 ikasturtean garatzen ari gara da San Nikolas Ikastolan. Berau garatzeko eskola barruko orduetan nagusiki hiru bitarteko programatu ditugu: tailer artistikoak, tailer produktiboak eta batzordeak. Tailer artistiko eta produktiboetan ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek hartuko dute parte, hau da, 1. mailatik 6.mailara bitarteko hiru lerroetako ikasleek. Tailer guztietarako geletan dinamizatzaileak daude, eta  adituek emango dituzte konkretuki tailer artistikoak, teknika eta lengoaia ezberdinetako sortzaile direnak. Ziklo bakoitzeko tailerren eduki ezberdinak izango dira, adin bakoitzari egokituta.

Horrekin batera, modu paraleloan, ikasleen jarraipen batzordea ere osatu da. Batzordean

LHko gela bakoitzeko ordezkariak daude, eta ikastolako zuzendaritza edota artista gonbidatuek ere hartuko dute parte. Horren helburua da ikasgela bakoitzean landutakoa partekatzea, eta erabaki prozesu parte-hartzailea ahalbidetzea, prozesuaren motor gisa funtzionatuko duena.

Proiektua hiru fase nagusitan garatuko da bederatzi hilabete hauetan zehar: ESPAZIOAZ JABETZEKO, ESPAZIOA ASMATZEKO eta ESPAZIOA ERALDATZEKO faseetan, hain zuzen ere.

ESPAZIOAZ JABETU fasean, ikastolako patioaren inguruko beharrak eta arazoak identifikatuko dira. Horretarako hausnartuko da, dinamika ezberdinen bidez, eskolako patioak sortzen dituen jarrera eta sentimenduak behatzeko eta ulertzeko.

ESPAZIOA ASMATU fasean, patioari begirako eszenatoki desiratuak asmatuko dira, eta berauek espazioan  hartuko duten leku,  instalazio edo interbentzio artistikoetan zehaztuko dira. Horretarako ideia ezberdinak landuko dira eta, aurrerantzean eraikiko den lan artistikoaren lehenengo zirriborroetatik, behin betiko diseinu-ibilbidea egingo da.

Eta azkenik, ESPAZIOA ERALDATU fasean, asmatutako artelanak eta tresnak ikastolako patioan eraikiko dira ikastola komunitatearen bitartez. Obren eta tresnen gauzatzea ere modu parte-hartzailean egingo da eraikuntza eta produkzioa, auzolanean eginez.

Horretaz gain, proiektuaren esperientzia jaso eta ezagutzera emateko ELKARTOKIren bideo-dokumentala egingo da, eta bestetik, elkartoki.com izeneko blog bat martxan dugu, non proiektuaren berri laburrak plazaratuko diren, eta bestelako proiektuen erreferentziak agertuko diren.

 

 

ikastola 216
2015 abendua
216