IKASTOLA 216 > ikastolak > Iparraldeko ikastolak - Seaska
Iparraldeko ikastolak - Seaska
Iparraldeko ikastolak - Seaska
Iparraldeko ikastolak - Seaska

Zatoz Olentzero Park-era, ikastolen gunera!

Iparraldeko ikastolak - Seaska

Aisialdietan euskaraz mintzatzen

Iparraldetik gonbidatu nahi zaituztegu ikastolen Olentzero Parkera, urtero legez aurten ere Baionan antolatuko dugun gunera. 

Abenduaren 22 eta 23an zabalik izango dugu, Lauga kiroldegian, eguerdiko 14:00etatik 19:00etara. Haurrek gustuko duten egitaraua atxikiko dugu, hala jokoak (puzgarriak, tranpolina eta herri jokoak), nola tailerrak (Ikastolen Elkarteko aisialdi taldeko kide dinamikoen eskutik!), astozko ibilaldiak, ikuskizunak eta ipuinak; eta, nola ez, Gabon giroan, Olentzeroren bisita!!! Aurtengo berritasunen artean, urte bete eta lau urte arteko ume ttipientzat joko bereziekin gune lasai eta aproposa izango da. Zatoz, anima zaitez!

Helburu bi ditu espreski: aisialdietan euskararen erabilpena bultzatzea eta Olentzeroren irudi famatuaren bidez ikastolaren txokoa sustatzea. 

ikastola 216
2015 abendua
216