Ikastolak

Ikastola
212
2015
Otsaila
haztegi Ikastola, Legazpi

Haztegi Ikastolak 2009-2010 ikasturtean jaso zuen lehengo aldiz ziurtagiri hori, eta 2013-2014 ikasturtean berritzea lortu du. Ikastetxeen lana, prozedurak eta esperientziak saritzen ditu, eta saria jaso ahal izateko eskola komunitate osoaren konpromisoa behar du. Bizitze prozesu honetan ikasle eta irakasleek ez ezik, gurasoek ere parte hartzen dute, elkarlanean beti ere.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Andra Mari Ikastola, Zornotza

Izenak atentzioa hartzen du, hezkuntzarekin ez baita erraz lotzen.  Programa hau teoria psikologiko zein ikerketa sendoetan oinarritzen da, eta helburu ditu irakasle eta ikasleen arteko harremana sendotzea, gelako kudeaketa eta giroa hobetzea eta ikasleen errendimendua indartzea. Era baikor batean atribuzio positiboak eginez, modu sistematiko batean estrategia bereziak erabiliz, bakarka eta taldean eginez, ondorio eraginkorrak izango ditu pertsonarengan eta taldearengan. Zornotzako ikastolan hala frogatu dute.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Urretxu-Zumarraga Ikastola

Hizproren markoan, Euskararen Nazioarteko egunerako batukada antolatu dute non mila lagunetik gora parte hartu duten, ikasleek bertziklatutako materialarekin egindako 350 danbor hotsa gehituta, euskara eta musikaz bazterrak kutsatzen. Izugarria izan da, eta olatua aprobetxatuz Olentzero Egunean ere ibili dira. Talde potenteak dituzte ikastolan, Euskaraz Bizi, guraso Euskara Batzordea edo Jai Batzordea, zein baino zein mugituagoa dena.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Amurrioko Aresketa Ikastolak antolatuta

Urtarrilero lez –eta badira dagoeneko hamabost edizio- Amurrioko Aresketa Ikastolak eskaini dizkio Aiaraldeko eskualdeari bere Hezkuntza Jardunaldi Irekiak. Urteen poderioz  hezkuntzaren ikuspegi humanista eta humanizatzaile duten guraso, irakasle eta hiritarrentzako foro eta faro bihurtu dira jardunaldi hauek herrian eta inguruetan. Bizipenetan uztartutako diskurtso koherente eta erakargarriak dakartzaten hizlariez osatzen dira egitarauak. Topikoetatik urrun, Iturburutik gertu daudenengandik elkarrekin ikasiz.

Gattunk, Kilometroak 2015
Ikastola
212
2015
Otsaila
Udarregi Ikastola, Usurbil

Udarregi Ikastolaren alde egin zuen artista usurbildarrak.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Jakintza Ikastola, Ordizia

Hainbat estudioen arabera motrizitateak umeen garapenean duen garrantzia ikusirik Jakintza ikastolak erronka berri bati ekin dio, motrizitate saioak era sistematikoan ezarri baititu LH 1. eta 2. mailako ikasleentzat. Doman adituak hiru konpetentzia garatzea proposatzen ditu, hala nola mugikortasunaren-konpetentzia, esku-konpetentzia eta oreka-konpetentzia, eta horiekin lotuta dauden ariketak eginez garunaren estimulazioa, birikena eta umeen autonomia lortzen dira eta, gainera, oso garrantzitsua dena, horretan ere oso ondo pasatzen dute.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Erentzun Ikastola, Viana

Erentzun Ikastolako komunitatea Fundación FLUIR-eko Raquel Albertin zuzendari eta irakaslearekin ari da lanean.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Pasaia Lezo Lizeoa

Pasaia-Lezo Lizeoko DBH-3ko ikasleek esperientzia ezberdina, sakona eta kitzikagarria bezain eraginkorra bizi izan zuten azaroaren amaieran, Five days to dance proiektuari esker.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Eguzki Begi Ikastola, Galdakao

Bizkaiko Foru Aldundiak ingurumenaren arloko iraunkortasuna sustatzen duen nazioarteko programa da. Bigarren urtea da Aktibatu + proiektuan hartzen dutela parte, iazko saria jaso ondoren. DBH1. eta 2.go ikasle talde batek aztertu zuen ikastolan non energia alferrik galtzen zen, sei gune eta elektrizitate-kontagailuaren irakurketak kontutan izanik. Ondoren, Komunikazio fasean, emaitzen berri eman zuten kanpaina txukun bat antolatuz....

Ikastola
212
2015
Otsaila
Garces de los Fayos Ikastola, Tafalla

“Ikasleen bizitzarako Konpetentziak lantzen ditugu proiektuen bidez ikastolan, eta horri ZIDAKOS izena jarri diogu. Ikastolak ez du bakarrik ikaslea geroko bizitzarako prestatu behar, oraingorako ere bai egin behar du, ikastola bera bizitza baita. Guk deritzogu bizitza dela Tafalla ikastolan bertan gertatzen dena, eta horregatik ikastolako profesionalok bizitzaren aurrean jartzen gara proiektuak garatzen” esan digu Kontxi Aranaz zuzendariak.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Politeknika Ikastegia, Txorierri Derio

2014-2015 ikasturtean, Ikastolen Elkarteko partaide den Politeknika Ikastegia Txorierri, ASMAOLA+eko Lanbide Heziketako ikastetxeen sareari atxiki zaio, bi helburu garbirekin: inguru sozioekonomikoa eta lanbide heziketaren kalitatea hobetzea. Enpresa txiki eta ertainei, ETEei, beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko xedez, TKgune ASMAOLA+ izeneko proiektua abiatu da. Horretarako aliantza estrategikoa eratu da zortzi LH ikastetxeren artean, fabrikazio aurreratuaren eremuaren baitan. 

Ikastola
212
2015
Otsaila
Armentia Ikastola, Gasteiz

Bi urte dira aldaketa sakonak bideratu dituztela Armentiako jantokian, sukalde berria egokitu dutenetik. Urtea da produktu zehatz batzuk zuzenean erosten dizkietela lurraldeko hainbat nekazariri. Armentiako 430 ikaslek bertan bazkaltzen dute egunero prestatzen diren Arabako babarrun, dilista, patata, kuia, tipula edo porru ekologikoak. Horri gehitu behar zaio jantokian sortzen diren hondakin organikoak jasotzen direla, kalitatezko konposta lortzeko.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Harrobia Lanbide Ikastola, Bilbo

Harrobia Lanbide ikastolaren xedea da euskarazko software libreko  aplikazioak ikastoletako ikasleen zein irakasleen artean ezagutaraztea eta erabiltzera animatzea. Ildo horri eutsita, euskarazko software libreko aplikazio interesgarrienak DVD batean bildu ditugu 4. urtez. Aplikazioak Windows sistema eragileetarako izan arren, aurreko ikasturteetako ikasleen eskakizunak aintzat hartuta, Android zein Ubuntu sistema eragilerako aplikazioak sartzea erabaki dugu.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Garces de los Faios Ikastola, Tafalla

Lau solairu ditu eraikuntza berriak. Azpiko semi-sotanoko planta, solairu nagusia eta gorako beste bi. Behe-behean frontoia sartu dute, gimnasiorako gela txiki bat eta apymarako lekua; goian altxa dituzte guztira eskolarako zortzi gela, irakasleena, areto nagusia, laborategia, liburutegia eta audiobisualetakoa. Beharrak ongi beteta daude, eta horrek liberatuko ditu La Planan dauden bi eraikuntzak non kokatzen diren HH eta LH.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Kirikiño Ikastola, Bilbo

Adi-adian da Eusko Jaurlaritzak prestatu duen Hezkuntza modulo bat, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak bideratuta, eta biolentziari buruz mintzatzen da, hain zuzen ere, Euskal Herrian azken 50 urteotan bizi izan den gatazka du abiapuntu.

Ikastola
212
2015
Otsaila
Orereta Ikastola, Errenteria

Orereta Ikastolako Zuzendaritzatik gidatzen da eskema orokorra, guraso eta ikasleen gogoak, proposamenak eta balorazioak kontuan hartuta. Etapako zuzendariak koordinatzen ditu taldeak, etengabeko jarraipenak eginez. Egoitz Verdugo zuzendari pedagogikoak koordinatzen du Eskolaz kanpoko eskaintza osoa.

Ikastola
211
2014
Abendua
Arangoiti Ikastola, Irunberri

Ohikoa dute Arangoitin ikastolako ikasle guztiak elkarrekin egitea gutxienez urteko irteera bat.

Ikastola
211
2014
Abendua
Zurriola Ikastola, Donostia

2012ko udan, eskaintza publiko bitartez, Donostiako Udalak, eraikinaren jabeak, epe luzerako eskaini zuen egoitza.

Ikastola
211
2014
Abendua
Betiko Ikastola, Leioa

Txanela proiektuan kokatu behar dugu, LHko Lehen mailan, 6 eta 7 urteko ikasleen munduan.

Ikastola
211
2014
Abendua
Lautada Ikastola, Lautada

2008 urtean sortu zen Lautada Ikastola Agurainen, lokal zahar batzutan, monjei erositako eskola zaharrean.

Orriak