IKASTOLA 219 > ikastolak > Amaiera eman zaio San Juan Proiektuari, lau urteko ikas-abenturari

Piarres Larzabal Kolegioa, Ziburu

Amaiera eman zaio San Juan Proiektuari, lau urteko ikas-abenturari

Amaiera eman zaio San Juan Proiektuari, lau urteko ikas-abenturari.

Duela bost urte Jon Maia joan zenean Ziburuko kolegiora “Apeizac Obeto”ren abentura aurkeztera askoren begiek dir-dir egin zuten, eta denek ahots batez onartu zuten Red Bay badian hondoratutako San Juan baleontzia berdin-berdin berreraikitzeko proiektuan parte hartu nahi zutela. Urterik urte hamaika egitasmotan murgildu dira, eta amaiera emateko bi ekitaldi burutu dituzte: itsas erakusketaren estreinaldia; eta Ziburu eta Donibaneko arrantzaleak omentzeko antolatutako gaualdi ikusgarria, biak sorkuntzaz beteta.

Oso interesgarria da ikustea zein ekintzetan parte hartu duten, ikastola nola inplikatu den, egitasmoen loturak nola bildu diren, gaiak nola jorratu diren. Zoriontzeko proiektua inondik ere!

SAN JUAN PROIEKTUA ZIBURUKO PIARRES LARZABAL IKASTOLA-KOLEGIOA

2011-2012an, Jon Maia etorri zenean 4.eko ikasleei « Apeizac Obeto »-ren abentura aurkeztera askoren begiek dir dir egin zuten. Abentura edo desafio berria aipatu zienean denak, ikasle, irakasle eta hezitzaileak, ametsen lilurak hartu zituen : Red Bay badian hondoratutako San Juan baleontzia berdin berdin berreraikitzea eta 2016an ontzi horretan itsasoratzea, itsas xoratzea.

Halatan, 2012-13ko sartzean berean, 6.eko ikasleek (11-12 urte) jakin zuten 4 urtez abentura horren lekuko izanen zirela, baleontziaren eraikitzetik haren itsasoratzeraino 2016an, Donostia Europako Kultur Hiria denean.

Ondoko gaiak landuko dituzte beren kolegioko urteetan zehar : bidaia, balea ihizia, ontzi eraikuntza eta euskal itsas historia. Pasaiako Albaola ontzi olara joan dira erregularki, baleontziaren eraikuntzaren bilakaera jarraitzeko. Tokiko « Itsas Begia » et « Egurrezkoa » elkarteekin ere elkar lanean aritu dira.
 

LEHEN URTEAN (2012-2013), ondokoetan parte hartzeko parada izan dute :
–  Jon Maiarekin bildu azaroan San Juanen historia ezagutzeko. 

–  Pasaiara joan abenduan Ondartxo itsas kultur zentroa, Albaola ontziola, Pasaiako herria eta Victor 
Hugoren erakustokia bisitatzeko. 

–  Pasaia Lezo kolegioko ikasleen ezagutzea egin eta harremanetan jarraitu. 

–  “Hippolyte a mal au coeur” taldearen « La traversée » antzerkia ikusi urtarrilean. 

–  Otsailean « le Voyage d'Ulysse » Jacques Santouren zine-konferentzia segitu. 

–  « Apeizac Obeto » dokumentala ikusi. 

–  « Beothuc » komikia landu ingeles kurtsoetan. 

–  Donostiara ateraldia egin bale ihiziari buruzko erakusketan bisitatu bai eta ere Itsas Erakustokia eta 
Akuariuma. 

–  Azken hiruhilekoan Irina Brooken « L'Odyssée » landu Compagnie des Syrthes taldearekin ekainean 
emateko. 

–  Aldizkari baten sortzea 


BIGARREN URTEAN (2013-2014), ondokoetan parte hartzeko aukera izan dute : 

–  Azaroaren 12an, Jon Maiaren mintzaldia 

–  Martxoan, Sakanara joan : baleontzia eraikitzeko moztuak izan diren zuhaitzen oihana deskubritzera 

–  Ezkio – Itsasoko Igartubeitiko baserri museoaren bisita : sagarnoa egiten zen tokia eta XVI – XVII. 
Mendeko lan tresnak ezagutzea. 

–  Aia – Agorregiko burdinola eta errotaren bisita, sistema hidrolikoaren ezagutza 

–  Maiatzean, Pasaiara joatea, San Juan baleontziaren eraikuntza zertan den ikusteko arramoldatua izan 
den Albaola itsas zentroan. 

–  Helena Xurioren laguntzari esker, oroitzapen liburuxka, eskrapa teknikarekin, egitea 

–  Itsas kantuak ikasi eta, KD bat grabatzea 

–  Itsas Begia elkartearen laguntzarekin, bale txaluparen maketa eraikitzea 

–  Donibaneko korsarioei buruzko altxor joko baten egitea, Donibaneko karriketan 

–  HG kurtsoan euskal itsas historioa eta bale ihizia lantzea 

–  Biologian, elikadura, arrainak eta itsas uagztunak lantzea 

–  Matematiketan, itsasgintzako geometria lantzea 

–  Frantses kurtsoetan, bidaiari buruzko lekukotasunak 

–  Inglesean, Beothuc komikiaren irakurketaren segida 

–  Itsas Begia elkarteko « bale ihizia, bakalau arrantza» erakusketa IDZtan 

–  Apirilan, Mater atunero museoaren bisita, Donibaneko portuan. 

–  Ibailade elkarteko kideekin mintzaldia eta argazki erakusketa 

–  Killa ezartzeko egunean, zeremoni ofizialan parte hartu : « san juan baleontzia » sorkuntza kantatu 

–  Altxor jokoa uztailaren 1ean Donibaneko karriketan, gaia : Euskal korsarioak 

–  « Haizeari » dantza ikusgarriko Getaria taldeko koregrafoa eta bi dantzariekin topaketa (jantziak, ikusgarria, historia) 

Urtean zehar, Albaolako gida pedagogikoaren osaketa (gai guzietako fitxa pedagogikoak)

HIRUGARREN URTEAN : (2014-2015), ondokoetan parte hartzeko parada izan dute :
–  Euskara : « Itsasoa : lanbidetik literaturara » sekuentzia + XVII. Mendeko Joanes Etxeberri Ziburukoa bi poemen ikerketa + 1798ko « Partiada tristea ternuara », « Ternuaco penac », « Itsasoko perillac» testuen azterketa + Bernardo Atxagaren obraren inguruan irakurketa + deserria, bidaia euskal literaturan + « Ronde » euskal antzerkia Rouge Elea konpainiarekin (Miarritze) 
–  Fisika : Itsasgintza, flotazioa (Egurrezkoa elkartearen laguntzarekin) 

–  Kirola : akrosport, koregrafia eta antzerki tekniken nozioak, gimnaztika eta akrobaziaz oinarrituz 

–  Matematikan : astronomia, eskala eta itsasgintzako geometriako segida 

–  Historia : Donibane eta Pasaiako portuen azterketa, XVII.mendean + Quebec-eko Laval 
unibersitateko Laurier Turgeonen « Pêche Basque du Labourd en Atlantique Nord » liburuaren 
irakurketa eta azterketa 

–  Inglesa : «Joanes or the basque whaler» komikia landu eta, Gillermo Zubiaga idazlea eta 
marrazkilariarekin topaketa (azaroaren 25a), komiki ttikien sorkuntzen helburuarekin, bidaia eta 
« hemengoa eta hangoa » nozioak landuz 

–  Frantsesa : Poesia lirikoaren sekuentzia, deserria eta imigrazioari buruzko poema eta kantuen ikerketa 
+ Karin Serres-en « A la renverse » tematika (azaroaren 4a) + « Ronde » ikusgarria (abenduaren 5a) 
Théâtre du Rivage konpainiarekin (Miarritze). 

–  2014 - 2016 ikusgarriako prestakuntza: dantza, bertso, antzerkia, musika, kantua: ibilbide 
desberdinetan 

–  Baionako euskal museoaren bisita abenduaren 16an : koplen eskuizkribua, nabigazio gela, Baionako 
portuaren maketa gela 

–  Apirilaren 17an: Albaola zentroa bisitatu baleontziaren eraikuntza segitzeko eta Pasaiako portu 
industriala 
 Eskrapa lankiaren segida .

LAUGARREN URTEAN, 2015-2016 ikasturtea :
 3.ean izan direlarik urtean zehar landu dute 14 – 15 urtekoek : 

Kasu : Hirugarreneko ikasturtea azterketa urtea izanik ez ditugu kurtsoak kargatu. 

–  Urtean zehar : bisita bat Pasaian (eraikuntzaren bilakaera : martxoaren 21an) 

–  Jon Maiaren mintzaldi bat 

–  Aste berezietan, emanaldia landu : antzerkia, musika, dantza (x2) 

 Emanaldia Donibane Lohizunen 2016eko maiatzaren 21ean 

–  « Oroitzapen liburuxka » bukatuko dute eta erakusketa prestatzeko eginak izan diren lan guztien bilketa egingo dute : scrapbooking, maketa, mapa, ... eta abar, erakusketa Sardin erretegian eginen delarik, maiatzaren 7tik 21a arte 

–  Euskara : « Apaizac obeto » liburuako testuak landu (anonimoak, 1798koak 38-39 ; 46-47 ; 164 orrialdetan) + Mik Maken zibilizazioa, hizkuntz minorizatuen ikerketa 

–  Inglesa : « The basque history of the world » 

_ Orientazioa : itsas ofizioak landu dituzte.
Urtero landutakoa  «Oroitzapen liburuxkan» ezarri dute. Informatika, argazkiak, bideoak erabili dira. Kaierak eta gainerako lan guztiarekin erakusketa egin da kolegioan : 6.etik 3.era burutu lan guzien erakusketa bat apailatu dute 2016eko maiatzaren 7tik 21a arte, Donibaneko Sardina Erretegian eta ikusgarri bat eman (kantu,bertsu, dantza, musika, antzerki), 2016ko maiatzaren 21ean Donibane Lohizunen, Donibane Ziburuko arrantzale, marinel eta haien familiak omentzeko. 


 

ikastola 219
2016 Ekaina
219