Nor gara

Euskal Herriko Ikastolak gara. 106 ikastola elkartuta gaude Ikastolen Elkartean. 51.365 ikaslek, 4.500 langilek eta 40.000 familiak osatzen duten europear kooperatiba gara. Ikastola Aldizkaria gure aldizkaria da. Ikastolen ahotsa, boza, komunikazioa zabaltzen duena. Familia eta gizartea informatzea du xede 1991z geroztik. Urterik urte, errealitateari so eginez, berrikuntzatara egokitu gara.
 
Hori horrela, 2012tik, paperezko bertsioaz gain, aldizkari digitala ere egiten dugu, eta bere txoko propioa eskaintzen, irakurlearen bidea erraztu asmoz.
 
On egin daigula!