IKASTOLA 220 > ikastolak > Asteroko buletinari jarraipena eman diote

Txantxiku Ikastola - Oñati

Asteroko buletinari jarraipena eman diote

Itxurosoa, duina eta txukuna

Zuen ikastolan horrelakorik sortzen ari bazarete

Gero eta ikastola gehiago zarete  buletin elektronikoa sortzen ari zaretenak guraso eta komunitate osoarekin ikastolaren azken berriak partekatzeko. Gauza txukun eder asko ikusten ari gara eta, egiten ari direnez, Txantxikukoa ekarri nahi izan dugu adibide lez. Mezua ongi antolatuta dago, txukun jarrita, detailez zainduta, irudiek janzten dute bi orrialdeak; lan handia dago horren atzetik. Astean behin banatzen da, posta elektronikoz, etxe guztietara. Emaitza bikaina Komunikaziotik bidaltzen digutena eta, adibide gisa, zuekin banatu nahi duguna.

Ikastoletan egiten diren buletin eta aldizkari batzuk jasotzen ditugu Ikastolen Elkartean, baina  ziur gara beste batzuek ere horretan ariko zaretela. Hala bada, bidal iguzue sortzen duzuen hori geu ere informatuta izan gaitezen: aldizkaria@ehi.ikastola.eus era.

 

ikastola 220
2016 Urria
220
Artikuluaren itzulpena: