Ikastola

FRUTA EKOLOGIKOAK eta IKASPILOTA IKASTAROA

Bi ikastaro interesgarri Beako Labiaga Ikastolan.

FILIPINETAN IPARRALDEKO LAGUNTZA

Filipinetatik sartu diren « Suhiltzaile elkartasuna-Pompiers solidaires » elkarteko bi kide, biak kolegioko gurasoak, Alexia Aranzueque Regeratek eta Nikolas Regeratek,Filipinasen ikustakoaren lekukotasunak eman dizkigute. Diaporama baten bitartez, hango egoera latza azaldu digute.

IKASTOLA TALDEAREN ESKER ONA

Eskerrik asko gure babesleei: EUSKALTEL; EROSKI FUNDAZIOA; BBK-KUTXA GIZARTE EKINTZA-VITAL KUTXA; EITB
Esker aunitz gure laguntzaileei: KAIKU, BAQUE, EUSKO LABEL, LUMAGORRI, COCA-COLA, AQUABONA, SCHUSS, NATURGAS ENERGIA, MAHOU, AUSOLAN, LABORAL KUTXA, EROSKI BIDAIAK, ELKAR.

ELKARTASUN IKASTOLAK

Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusia egin zen iragan azaroaren 27an, Orion. Urteko balantzea egin, altxortegiaren berri eman eta laguntza eskatu zuten ikastolen txostenak aurkeztu eta proposamenak bozkatu ziren. Proposamen guztiak ia aho batez onartu ziren.

AURRERA BEGIRAKO URRATS SENDOA

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolentzako lan akordio berria izenpetu zuten azaroaren 26an EHIk EIBek eta gehiengo sindikalak. Lau urteko lan gatazkari amaiera ematen dio akordioak, eta lanpostu eta lan baldintzen egonkortasunerako eta ikastolen bideragarritasuna bermatzeko oinarriak finkatzen ditu.

"HEZKUNTZA KOMUNITATE OSOA INPLIKATUTA PLANETAREN ETORKIZUNA "Gure esku"

Badira lau urte Donostiako Ulia mendian kokaturik dagoen ikastolan Aste Berdea ospatzen hasi zirela ikasleak iraunkortasunean hezteko bide egokia zela erabakita. Aurten kontsumo jasangarriagoan hausnartu eta ekin egin diote HHn, LHn eta DBHn. Etapetako arduradunek eta ikasle ordezkariek elkarlanean sortutako jarduerak egin eta hezkuntza komunitate osoa motibatu dute.

JAIETAKO PROGRAMAZIOAN IKASTOLA BARNE

Urteak dira Txintxirrik herriko jaietan parte hartzen duela, eta bere ekarpena programazioan argitaratzen dela, jai astean, asteazken arratsaldean, umeentzako tailerrak antolatzen baititu herriari zerbait eskaintzeko xedez. Aurtengoan hiru gauza eskaini ditu: kultur taldeko gurasoek egindako txokolatada, irakasleek antolatutako tailerrak, eta berrikuntza izan den ipuin-kontalaria, ama bat, berak sortutako txotxongiloekin, ipuinak kontatzera animatu baita txiki-txikien gozamenerako.

"BADIRA, BAGARA BIDEOA, ERRIBERAKO ERREALITATEA"

Hogeita bost urte ditu Argia Ikastolak; 27 euskararen kontrako Foru legeak; 22 urte eskas karrera-proiektua amaitzeko bideoa egin duten ikasleek. Mondragon Unibertsitateko hiru ikasle, Olatz, Itxaso eta Marta izan dira egileak. Argia Ikastolakoak, protagonistak. Euskal Herrira zabaldu da ikus-entzunezkoa. Nola ez zabaldu hain lan hunkigarria? Erriberan euskararen eta ikastolaren aldapa zer nolakoa den ematen du aditzera.

"HERRIKOTASUN-MINETIK ABIATUTAKO EKIMENA"

Azken hamarkadetan apurka-apurka galdutako ikastola herrikoia izaera berreskuratzea izan du Laudio Ikastolak helburu. Ikastola herrira hurbiltzea eta herriko ekimen ezberdinetan presentzia lortzea xede bihurtu dute aurtengo herriko jaietan. Guraso eta langile talde baten iniziatibaz jaietan ikastola-taberna zabaldu dute arrakasta handiz. Plazatik oso gertu, itxita zegoen taberna batean kokatu dira. Pozik dira jasotako erantzunarekin. Balorazioa egin ondoren amesteko ordua iritsi da, datorren urteari begira aurtengo erronka txiki hori gehiago lantzeko gogoarekin gelditu baitira.

"LEKU NAHIKORIK EZ, ETA OBRA BERRIA DAGOENEKO"

Ibaizabalen bigarren fasea jaio da. Batxilergoko hiru gela eta Haur Hezkuntza goi zikloa eskaintzen duen ikastola funtzio anitzekoa da; izan ere ikastolako jardunaz gain eraikin berdinean hainbat jarduera burutzen dira, taberna, ostatua, aterpetxea eta kirol-gunea hain zuzen. Ibaizabaleko bazkide diren ikastolak ere handituz ari direnez, epe laburrean ikasle gehiago aurreikusten dira eta, horri aurre egiteko, 2013ko maiatzean eraikina handitzeko lanei ekin zioten. Urrirako prest izango da 1.000 m2ko eraikina, jangela eta bederatzi ikasgela hartzeko lekua izango dituena.

Orriak

Subscribe to RSS - Ikastola