IKASTOLA 206 > ikastolak > FRUTA EKOLOGIKOAK eta IKASPILOTA IKASTAROA

Labiaga Ikastola - Bera

FRUTA EKOLOGIKOAK eta IKASPILOTA IKASTAROA

Fruta ekologikoak:

Abenduan, Labiaga ikastolako LHko 1. eta 2. zikloko ikasleek Nafarroako Gobernuak antolatutako "fruta eta barazki ekologikoei" buruzko tailerran  parte hartu zuten ikastolan bertan CPAEN taldekoen eskutik. Ikasleek zein garrantzia duen fruta ekologikoak jatea bere osasunarako ikasi zuten. Fruta ezberdinekin brotxetak egin zituzten, gero zumo eta mermelada probatu zuten. Experientzia hagitz aberasgarria izan zen.
 

Ikaspilota: 

Abenduan, Berako Eztegara frontoian Baztan, Lesakako Tantirumairu eta Berako Labiaga ikastoletako LH5. eta 6. mailako ikasleek Nafarroako Ikastolen arteko "Ikaspilota" txapelketan parte hartu zuten. Pilotako modalitate ezberdinetako txokoetan jokatzeaz gain, ikasleen arteko partida ikusteko aukera izan zuten. Akautzeko, Luis Mari Retegi (Berako pilota elkarteko arduradun ohia) eta Jon Apezetxea pilotari profesionala pilotaren postalak banatu zituzten.

ikastola 206
2013 Abendua
206