IKASTOLA 206 > ikastolak > FILIPINETAN IPARRALDEKO LAGUNTZA

Piarres Larzabal Kolegioko guraso bi izan dira bertan.

FILIPINETAN IPARRALDEKO LAGUNTZA

Hango jendeak zuten gutti  hori  galdu duten arren, irriñoa beti dute aurpegian!

·  Azaroaren 11atik 23a arte: Larrialdi egoera: Alexia eta bere 3 kide (medikua eta bi erizain), Manilatik Taclobanera autoz eta itsasontziz joan dira (bidaia 5 egunekoa izan da). Taclobaneko herriko etxearekin harremanetan sartu eta, lehenbizi biztanleengana joan dira jakiteko zertan ziren eta zer eskas zuten. Lehen laguntza izan da Ura eta Janaria banatzea; eta bigarren urratsa, berriz, elizan larrialdeko dispensarioa irekitzea. Lehen urrats hori bukatu eta, Alexia eta bere kideak bueltatu dira etxera.

·  Abenduaren 6etik 16a arte: Berreraikuntza fasea: Nikolasen txanda izan da oraingoan, bere lankideekin joatea. Berreraikuntza nondik eta nola antolatu behar zuten aztertu dute, lehentasuna eskola berreraikitzea izan da. Ez dugu ahantzi behar herri horretako %80a suntsitua izan dela. 8000 pertsona hil dela eta 15000 desagertu esan digute. Kontutan hartuz, herritarren %50a 20 urte baino guttiago duela, eskolari premia emanen diote, jakinez jadanik karriketan eskola ematen ari direla. Normalki, 2014 otsailean obrak hasiko dira eskola berria eraikitzeko.

Aranzueque andereak eta Regerat jaunak, miseriaren gainetik atxikitzen duten oroitzapen hau da: hango jendeak zuten gutti  hori  galdu duten arren, irriñoa beti dute aurpegian!

 

ikastola 206
2013 Abendua
206