ELKARTASUN BESARKADA HANDI BAT 

Egin berri da Elkartasun Ikastolen urteko Batzar Nagusia. Ia 800.000 euro banatu dira behar handiena duten bederatzi ikastolen artean.
Laguntza horrekin aurrera egin ahal izango dute euren eskaintzan, eta sendotu ahal izango dute euren hezkuntza proiektua;
Ikastola Eredua garatzen jarraitu ahal izango dute, hezkuntza eraldatzeko egitasmoa burutu ahal izango dute.

Elkartasun Ikastolak, elkartasun kutxa, zer den galdetzea besterik ez dago, haren bitartez laguntza jasotzen duten ikastoletako ordezkariei.
Erantzunak halakoxeak dira: “Dena, bizirautea”; “elkartasunerako lanabes indartsua”;
elkartasunean oinarritutako eraikuntza nazionalerako ezinbesteko tresna”; “elkartasun besarkada handi bat”.

Kooperatiba izatearen balio handietakoa da elkartasunarena, ikastolen gizarte ekintza eta gizarte ekarpena balioan jartzen ditu eta.
Era berean, egindako ekarpenaren bidez,
beren hezkuntza proiektuak aurrera ateratzeko premian diren edo egon diren ikastolei ezinbesteko laguntza eman diete ikastolek.

Hau guzti hau, erantzukizunez, arduraz eta seriotasunez buruturiko lana da.
Geure buruari tresna eraginkor eta funtsezkoa eman genion, eta emaitzak begi bistakoak dira.

Erreportajeak

IKASTOLEN 2015-2016 IKASTURTEAREN HASIERA EKITALDIA

Erreleboa eman da Ikastolen Elkartean; Juanjo Respaldizak hartu ditu Mikel Mendizabalen egitekoak.

Elkarrizketak

NATURAREN ZIENTZIA

Espazioa “hirugarren irakaslea” da. Argi dauka hori Aitor Axpek.

Iritzia

SEME-ALABEK EUSKARA ABERATSA IZAN DEZATEN… JOLASTU EUSKARAREKIN!

Premiarik handiena duten ikastolei laguntzeko.

Ikastolak

Bizikidetzarako zubiak eraikitzen Euskal Herrian eta Boisen
Amaiera eman zaio San Juan Proiektuari, lau urteko ikas-abenturari
DBHko ikasleak elkarrekin Londresen

Orientazioa

  • IKASLEEI ETORKIZUNA ERABAKITZEN LAGUNTZEKO
  • PENTOMINOEN JOKOA (+8)

Publizitatea

  • eroski zurekin
  • Ausolan
  • Coca Cola
  • Elkar