HURRENGO 25 URTEEI BEGIRA

Igaro dira Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoak, irakasleen egitekoaz hausnartzeko balio izan dutenak.
Irakasleen egitekoaz eta egitekoaren hobekuntzaz aritu dira, praktika gogoetatsuaren bitartez eta hezkuntza emozionalaren bitartez.
Irakastearen lanbide zail baina atseginaz ere aritu dira, baita etorkizuneko irakaslea irudikatzen ere.

Hogeita bosgarren jardunaldiak izan dira, urteurren biribila, ikastolek gizarteari egiten dion ekarpen handi hau balioan jartzeko.
Baina aurrera begira ere jarri dira jardunaldiok. Izan ere, hogeita bosgarrenak amaitu orduko,
hogeita seigarrenak izango direnak aurreikusten hasiak dira dagoeneko Ikastolen Elkartean.
Oraindik zehazteke dauden arren, beti ere ikastoletan egiten ari diren hezkuntza eraldaketarentzat
lagungarri izango diren gaiak jorratuko dira hogeita seigarren jardunaldietan.

 

Erreportajeak

52 Kiva Eskola heldu den ikasturtean

KiVa programa martxan duten ikastoletan.

Elkarrizketak

ZUBIMUSU MUSUKA

Emozioez eta haien kudeaketaz, hezkuntza emozionalaz mintzatu zen jardunaldietan.

Iritzia

JUAN IGNACIO PEREZ IGLESIAS-ek

Eusko Jaurlaritzak abiarazi duen Hezkuntza Akordiorako proposamenaren lanketak lehen fasea amaitu du.

Aldizkariak

  • 163
  • 162
  • 161

Ikastolak

Eskola inklusiboak errespetoa eta bestearen paperean jartzea dakar
Batxilergoko ikasleak Legazpira Lenbur ezagutzera
Nork sinestuko zuen Kolegio mailako hazkunde ikaragarrian?

Orientazioa

  • www.ciberfamilias.com
  • BABARRUNA BIZIDUNA AL DA?

Publizitatea

  • eroski zurekin
  • Ausolan
  • Coca Cola
  • Elkar