IKASTOLAK, PANDEMIA GARAIAN

Ikastolakide agurgarria

IKASTOLA aldizkariaren 238. Zenbakia duzu honakoa. Ohi ez bezala jaso duzu, paperean beharrean,digitalki egitea erabaki dugulako, bizi dugun ezohiko egoera honek behartuta. Ohi ez bezalako zenbakia ere bada, monografikoa baita; gai bakarra hautatu dugu gure bizitzak zeharo aldatu dituen pandemia honek ikastolen komunitatean nola eragin digun, beroni aurre egiteko zer bide egin dugun eta aurrera begira zer egingo dugun jorratzeko.
IKASTOLA aldizkariaren zenbaki honetarako Aritz Trueba ilustratzaile eta lankideari eskatu dizkiogun marrazkiak erabili ditugu azala eta barneko orrialde zenbait irudiz hornitzeko.

Covid 19 koronabirusaren pandemiak gure bizitzak astindu dizkigu, baina, era berean, gure bizitzari buruz gogoeta egiteko ere balio izan digu; gure balioak, gure lehentasunak,orain artekoa eta hemendik aurrerakoa aztertzeko eta haiei buruz hausnartzeko balio izan digu. Hezkuntzari dagokionez ere gogoeta sakona egiteko balio izan digu: hartutako neurriez, haien eraginkortasunaz, aurrera begirakoaz… Garrantzitsuena dena elkarrekin eta elkarlanean egin dugula, elkartasunaren eta auzolanaren bitartez.

Erreportajeak

Ekintzailetasuna lantzen, europar programa baten barruan

Ikastolen Elkarteak landu duen adierazpen instituzionala aurkezten dizuegu.

Elkarrizketak

FRANCECS COLOMÉ

Testigantza batzuk bildu ditugu, eta gure komunitatearen lagin bat ekarri dugu orriotara.

Iritzia

HEZKUNTZA LEGE BATEN AUKERA

Guztion arteko elkarrizketen ondorioz ahalik eta neurri adostuenak lortzea da xede nagusia.

Ikastolak

Kulunkan: Hizkuntz ohiturak barneratu jolasen bitartez
Tafallako Ikastolak Eskola jasangarrien egiaztagiria jaso du
Ortuak herri saharauiari laguntzeko!

Orientazioa

  • OLENTZERO PARK, Ikastolen eskutik
  • PAGOETAKO PARKE NATURALA

Publizitatea

  • eroski zurekin
  • Etxelan
  • Coca Cola
  • Elkar
  • Laboral Kutxa
  • Eukera museoa