EUSKAL GIZARTEARI ZOR DIOGUN LEGEA 
Hezkuntza Lege bat legegintzaldi honetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako.
Hiru lurraldeetarako, baina Euskal Herri osorako erreferentzia izan daitekeena.
Euskal Hezkuntza Lege baten beharra eta aukera ikusten dute ikastolek,
eta horri begira eztabaidarako oinarrizko dokumentu bateratu bat lantzen ari dira.
Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza nahi dute ikastolek, 

euskara ardatz duen eleaniztasuna bultzatuz, ikastetxeen autonomia indartuz eta hobekuntza sustatuz.
Halaber, Hezkuntza Zerbitzu Publikotik abiatzea proposatzen dute, ikastetxe guztiak eskubide eta betebehar berberekin,
aukera berdintasuna eta ekitatea ziurtatuz, finantzaketa ekitatiboarekin.

Gurea bezalako herri txiki batean, hezkuntza da euskal gizartearen lehengai eta balio erantsi nagusietako bat. 
Gure inbertsio inportanteenetakoa beharko luke izan.
Gizarte gisa, abagune honetan ezin dugu berriz ere huts egin, hezkuntzaren lehentasuna
eta Euskal Hezkuntza Lege baten beharra euskal gizartearen aukera kolektibo bihurtu behar ditugu.

 

Erreportajeak

KiVa programa abian jarri dute 52 ikastolatan

Aurten ere, Ikastolen Elkarteak udaleku eskaintza anitza zabaldu du udako sasoirako.

Elkarrizketak

KIVAren bitartez eskola jazarpenari aurre egiten

Batxilergorako praktika onen lehen jardunaldia izan zen.

Iritziak

Datorrenak Hezkuntza Legearen legegintzaldia izan behar duela aldarrikatu dute ikastolek

How can History Education Change today?  Nola alda daiteke, egun, Historia irakaskuntza?

Ikastolak

Aingeru Epaltzak jaso du
Ohiko formak aztertuz eta autokontrola landuz
Suziri baten irudia, eta Wow! harridura leloa

Orientazioa

  • Sagardi bat, elkartasuna batzeko
  • MoodleMoot Euskadi 2016 Topaketak

Publizitatea

  • eroski zurekin
  • Ausolan
  • Coca Cola
  • Elkar