Erreportajeak

Ikastola
202
2013
Otsaila

Agurreko hitzetan Koldo Tellituk erronkaz eta aukerez betetako legealdi baten aurrean gaudela gogoratu zuen, eta horietako batzuk aipatu zituen: konpetentzietan oinarritutako euskal curriculumren garapena, euskara ardatz duen eleaniztasun eredu berria adostea eta bultzatzea, ikastolako ikasle guztien emaitzak hobetzea, eta hezkuntza sistema egonkortasunez egituratzea. Egiteko hauek nahikoa ez, eta Madrilgo Gobernuak LOMCE aurrelegetasmoa martxan jarri izanaren arriskuak ere aipatu zituen.

Ikastola
202
2013
Otsaila

Apirilaren erditik aurrera “Euskal Curriculumaren ikasmaterialen markoa” (Mikele Aldasoro, Xabier Garagorri eta Mikel Arrizabalaga) hitzaldiarekin hasi, eta arloka irakasleentzako sei aurkezpen saio egingo dira Gasteizen, eta bakoitzean arlo horretan materialak prestatzen aritu diren irakasle eta adituek hitz egingo dute. Agerraldi hauek irekiak izango dira.

Ikastola
202
2013
Otsaila

Jardunaldiotan Haur Hezkuntza etaparen garrantzia azpimarratu nahi dugu, haurraren lehen urteek pertsonaren garapenean duten eragina, alegia.  Gasteizen, martxoak 13 eta 14an adituak izango ditugu gure artean, beraiek diotena eta gure ikastoletan egiten duguna ezagutzeko, eta elkarrekin hausnartzeko. Haurra ardatz dugula, ikasteko parada  izango dugu. Eta hori guztia, haur horiei beren nortasuna eraikitzen, emozio eta sentimenduak komunikatzen, esperimentatzen lagundu nahi diegulako.

Ikastola
202
2013
Otsaila

Topaketak 2013 ekitaldiaren amaieran Ikastolen Elkarteak lau orriko adierazpena eman zuen ezagutzera, gaurko testuinguruari buruzko gogoeta batzuekin hasi, eta Eskola Itun eta Hezkuntza Lege berri baterako irizpideekin bukatzen zena.

Ikastola
201
2012
Abendua

Aurtengo ikastolen jaiak bukatu dira, eta iritsi da balorazioa egiteko  garaia. Bost ditugu jaiak, eta bostetan ez dugu zorte bera izan. Lau jaietan izan dugu eguraldi ona, baina bosgarrenean, Nafarroa Oinezen txarra, oso txarra. Murphiren legea: hori da errealitatea; eta horren aurka ezin ezer egin.

SEM@S: historia, lekukoen ahotik
Ikastola
201
2012
Abendua

Mikel Errazkin Aranzadiko ikertzailea eta SEM@S proiektuaren koordinatzaileak modu oso grafikoan azaldu zuen proiektuak metodologia aldetik eskaintzen duen aukera berritzailea: “Kimikan onartuta daukagu gure ikasleek laborategian ordu batzuk egin behar dituztela ikastorduetan. Gizarte Zientzietan ere onartu behar genuke tarteka testu liburuak gelan utzi eta ikerketa egitera atera behar dutela”, esan zuen.

Ekarpen bakoitzari botoa eman zitzaion
Ikastola
201
2012
Abendua

Marko berri honetan, Euskal Herri osoko 13 ikastolek jasoko dituzte datorren urtean eraldatu berri den Elkartasun Kutxatik maileguak edo kapital ekarpenak, EHIk azaroaren 29an Orioko Herri Ikastolan egin zuen aparteko batzarrean erabaki zuenez.

Hauek dira 2013an diru laguntzak jasoko dituzten ikastolak: Azpeitiko Ikastola-Ikasberri, Lautadako Agurain ikastola, Ipar Euskal Herriko Itsasu, Ziburu eta  Kanbo, Oiongo San Bizente, Tuterako Argia, Lodosako Ibaialde, Argantzon Ikastola, Bilboko Harrobia eta Etxebarriko ikastola.

Nafarroa Oinez 2012
Ikastola
200
2012
Urria

Beraz, erreferentzia argia da Iruñerriko euskaldunentzat. Aurten Nafarroa Oinez urriaren 21ean da, EAEko hauteskundeen egunean, hain zuzen ere. Hortaz, egun horretan bozkatu eta gero Zizur Txikira joan beharko lukete lurralde horietako euskaltzaleek. Festaren helburu nagusia Bigarren Hezkuntza handitzea da. San Fermin ikastolak lau lerro zituen aspaldidanik HHn eta LHn, baina lau gela horiek hiru bilakatzen ziren Bigarren Hezkuntzan. 2002 urtetik aurrera ikasle kopurua, matrikulazioa, etengabe haundituz joan da.

Elkartasuna lagun
Ikastola
200
2012
Urria

Aurten 20 urte betetzen dira ikastolen baitan hain ezaguna den Elkartasun Kutxa abian jarri zenetik.

Orriak