EHIko lehendakari Koldo Tellituk, Katxiporretako Joxe Mari Agirretxek eta Elkar-eko Olatz Osak ere parte hartu zuten eta Osak hitz egin du hiruen izenean. Aurkezpena Maddalen Iriarte kazetariak gidatu zuen.
Ikastolen Elkarteak jolas gehiago ekoitzi ditu negu honetarako, bakarka, taldean, adin berekoekin, familia guztiarekin jolasteko. Eta joko digitalak ere bai.
Ohiko eskaintzari eutsi eta iaz sortutako egitasmo berriei segida eman diete. Proiektu berri horiek egonkortzen ari dira, Elkarrekilan Zuberoan egonaldia, kasu.
Astebeteko epean bi bisita jaso ditu Ikastolen Etxeak, ikastoletako eredu pedagogikoa ezagutzeko interes handia zuten eta: Japoniako Hezkuntza Ministerioaren babespean ordezkaritza bat otsailaren 12an, eta Gironako Unibertsitateko Pedagogia Fakultateko ordezkaritza bat otsailaren 5ean.