IKASTOLA 215 > erreportajeak > Aurtengo Udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak
2015eko udalekuak

Jolasaren plaza hezigarriak

Aurtengo Udalekuak

Ikastolen Elkarteko Aisialdi taldekoen balorazioa

Igaro da uda, gazte zein zaharren opor sasoia, alegia. Ikastolen Elkarteko Aisialdi taldekoen lanaldi luzeen garaia ere izaten da uda, eta pozik dira aurtengo emaitzarekin.
 

Maulen egin da bigarren urtez Euskal Herriko gazteak (ipar-hego elkartzea, beren-beregi) elkartzen ditun egitasmoa.

Euskal Herriko bazter desberdinetan izan dira udalekuak, beraz. Orotara,  1.400 haur eta gaztek gozatu dute udalekuez, guzti hori gidatzen eta bideratzen 200 hezitzaile inguru ibili dira. Horietako asko Aisiola begirale eskolan formazioa hartutakoak, Aisialdi Taldeak duen begirale eskolan, hain zuzen.

Aurten eskaini den menua denetariko platerak izan ditu: surf kulturaz gozatzeko udalekuak, ingeles udalekuak, Arabar Errioxan burutzen diren udalekuak, Gazte Egonaldiak, Pilota egonaldiak lehorrean, itsasoaren kulturaz gozatzeko udalekuak Lekeition eta aipatutako Elkarrekilan Zuberoa, iparralde eta hegoaldearen arteko harremanak sustatzeko egonaldia.
Horiez gain, hilabeteko egonaldia bizi izan dute nagusienek Irlandan, bertako kultura eta ingelesa sakontzeko aukera ederra izan dute. Aurten Drogheda herrian burutu da egonaldia.

Eguneko udaleku formatuan (goizez ikastoletan burutzen diren udalekuak) txikienentzat 2 eskaintza egon dira, ikastolaz-ikastola burutu direnak. Alde batetik, udaleku irekiak antolatu ditu Aisialdi Taldeak honako ikastoletan: Asti-Leku, Urretxindorra eta Kirikiño ikastolan. Udaleku parte-hartzaile bat egin nahi izan da, jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko tresna duen egonaldia burutu da, haurraren kultura erdian jarrita. Haurrak eurak izan dira eguneko dinamikaz ardura hartu dutenak eta eguneroko asanbladetan ekintzak aukeratu eta proposatu dituztenak. Beste aldetik, Enjoy English programa ere burutu da 13 ikastolatan. Jatorrizko ingeles hiztunek gidatutako programa da hau, aurten gainera Txantxiku ikastolak 20. urteurrena ospatu du programa honen baitan.
Azkenik, aipatzea Bilbo Bizi izeneko egitasmo berri bat ipini dutela martxan Aisialdikoek. Kanboko Xalbador Kolegiokoei astebeteko egonaldia prestatu zieten ekainean Bilbon, ingeles hutsean bizitzeko astebeteko egonaldia Irlanda eta Ingalaterrarik etorritako hezitzaileekin. Tartean, Lutxo Egiaren performance linguistikoan parte hartu zuten, euskaraz edo ingelesez bizitzea Bilbon zein puntura arte den posible, edo natural, frogatu ahal izan zuten.

Kolorez bete da, uda batez gehiago, udalekuen plaza!

ikastola 215
2015 urria
215