Ikastolen Elkarteari egokitu zaio aurtengoa antolatzea
Moodle Plataforma erabiltzaileen Topaketa irekiak
Ekainaren 3an, Orona-Ideo Fundazioaren eraikinean
Maiatzean zabalduko da deialdia ikastola.eus ataritik.
ORIENTAZIOA
Ikastolen Elkarteari egokitu zaio 2016ko Moodle Topaketak antolatzea eta Hernanin izango dira, Orona-Ideo Fundazioak duen eraikin dotorean. Urteak dira horrelako jardunak antolatzen direla Euskal Herrian. Erakunde ezberdinetako jende ugarik parte hartzen du, izan unibertsitate (Mondragon, EHU edo Deustu), Berritzegune eta sare desberdinetako mugitzen diren hainbat profesional. Urtero bati egokitzen zaio antolaketa, eta aurtengoa Ikastolen Elkarteak eratuko du.
Helburua da moodle plataformaren erabilpen ezberdinen ezagutza zabaltzea, berritasunak ezagutzea erabilera mailan zein aspektu tekniko mailan, formaziorako baliotsuak direnak, horregatik irekiak dira, interesatuta dagoen ikasle, profesional, dinamizatzaile edo pertsonarentzat eskainita.
Ekainaren 3rako antolatu da, goizeko 9:00 - 14:30era. Hasteko bi ponentzia izango dira, Deustuko Unibertsitateko irakasle den Iratxe Esnaolak euskaraz emango duena; eta OTB Innovatik Juan Manuel Nuñez, Madrileko Autonoma Unibertsitateko irakasle eta gaztelaniaz arituko dena. Ponentzia horietan ikas-irakaskuntza plataformek, zehazki Moodlek, berrikuntza pedagogikoan eskain ditzaketen aukerez arituko dira.
Ondoren lauzpabost tailer egongo dira bina komunikaziorekin. Ikastolok ere gure lanaren berri emango dugu, Moodlen bitartez garatzen ari garen eki digitaleko esperientziak partekatuz. Bukaeran Kultura Sailak antolatutako Kultura Ondarea sarietan bideo-lehiaketaren sariak banatuko ditu, modu sinbolikoan, teknologia berriak azpimarratuz.
Topaketak irekiak dira, baina aldez aurretik izena eman beharko da; eta ohi denez, matrikula ordainduko da, 25€ pertsonako. Maiatzean zabalduko da deialdia ikastola.eus-en bidez.
Moodle plataforma erabiltzaileen Topaketa irekiak
Ekainaren 3an, ostiralarekin
Donostian, Orona-Ideo Fundazioaren eraikinean
Izena emate zabala : interesatuta dagoenarentzat
Maiatzean, ikastola.eus-en bidez