IKASTOLA 231 > orientazioa > Coca-Colak antolatu du 2019 - Euskarazko Narrazio Laburren Saria

COCA-COLA

Coca-Colak antolatu du 2019 - Euskarazko Narrazio Laburren Saria

TALENTU GAZTEEN COCA-COLA LEHIAKETA

Euskarazkoaren 16. edizioa dugu. Badugu oraindik elkarrekin zer ibilia!

TALENTU GAZTEEN COCA-COLA LEHIAKETA
Coca-Colak antolatu du 2019 - Euskarazko Narrazio Laburren Saria

Euskarazkoaren 16. edizioa dugu

Argibide gehiago behar izanez gero, aepalza@eu.ccip.com
Ane Epalza Zuloaga, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Komunikazio arduradunari elkarrizketa

Kronologikoki nola gertatuko da 2019ko Lehiaketa?
Otsailean, irakasleentzat Topaketa literarioa antolatuko dugu.
Martxoan 15ean, ikasleek idatzizko froga eginen dute.
Maiatzaren bukaeran izango dira Sari banaketak.

Zein helburu ditu Narrazio Laburren lehiaketak?
Lehiaketaren helburuak dira euskararen erabilera bultzatzeaz gain, idatzizko adierazpenaren eta irakurketaren garapena sustatzea DBHko 2. mailako ikasleen artean; eta, horrekin batera, ikasle horiei idazle bihurtzeko ametsa betetzeko ahaleginetan laguntzea, Estatuko lehiaketa garrantzitsuenen artean. Izan ere, gaztelaniazko bertsioak 40 urte gora zituenean sortu zen euskarazkoa. Urteak pasa arren, helburua leial mantendu da: gure herriko ikasleek inspirazioa har dezatela, eta euren gogoa adieraz dezatela idatziz.

Nolako ibilbidea egin du euskarazko lehiaketak?
Urratsez urrats joan da. Iaz 57 ikastetxetara iritsi zen, 5.200 ikasle inguruk hartu zuen parte eskolako fasean; eta bigarren fasean Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 400 ikaslek.

Zein da oraingo xedea?
Partaideen kopurua handitzea da, aukera zabaltzea; eta aipatzekotan, Nafarroan ahalegin bereziagoa egitea.

Euskararen idazlan kalitatea hobetzea ere bada?
Bada; urterik urte hobera doa. Lehiaketa honetan irakasleen inplikazioa beharrezkoa bezain nabaria da.

Zeintzuk dira parte hartzeko oinarriak?
DBHko 2. maila egiten ari diren ikasleek har dezakete parte, betiere ezarritako gehieneko adina -16 urtekoa- gainditzen ez badute, eta euren ikastetxeen bidez aurkeztuz gero.

Nola erabakiko dira narrazio onenak?
Sektore bakoitzak aurkeztuko ditu bere parte hartzaileak Lurralde Epaimahaiaren ebaluaziora, eta honek 3 narrazio onenak aukeratuko ditu, Sektore bakoitzean aurkeztu diren guztien artetik. Horrenbestez, guztira 15 finalista egonen dira: 3 finalista sektore bakoitzetik, 5 sektore baitira (Bizkaian 2, Gipuzkoan 1, Araban 1 eta Nafarroan beste 1).

Lurralde fasean, sariak banatuko dira?
Bai; Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko sari onak izango dira ikasleentzat; baita irakasleentzat ere.

Azkeneko Faseari buruz, zer esango genuke?
Bigarren Lurralde Epaimahairen Urrezko aipamena lortzen duten 5 finalistak (bat, sektore bakoitzeko) lehiaketaren Azkeneko Fasera pasako dira. Euskal kulturaren pertsona esanguratsuak biltzen dituen Azkeneko Epaimahaiak, tartean Andres Urrutia Euskaltzainburuak ere, Urrezko aipamena lortu duten 5 narrazioak aztertu eta kontsideratuko ditu, eta horien guztien artean bat aukeratuko du; narrazio hori Lehiaketaren Azkeneko Irabazletzat hartuko da, Azkeneko Epaimahaiak berak aurretik ezarri dituen irizpide objektiboak oinarritzat hartuta.

Sari nagusiak baditu plus batzuk?
Bai, Euskarazko lehiaketako irabazleak “Coca-Cola” esperientziaz gozatuko du, kultura eta aisialdia batzen duen bidaiaz, galego, katalan eta gaztelaniazko lehiaketako gainerako finalista autonomikoekin batera. Horretaz gainera, bai irabazleak, bai beren irakasleak, idazteko ikastarora joango dira, eta “Real Academia Española de la Lengua” Sari Banaketara ere bai.

Zer azpimarratuko genieke ikastolei?
Euren partaidetza handitzeko aukera dutela, aurkeztu ez diren ikastolaren batzuk ez daudelako oraindik; informa daitezela, merezi duela, esperientzia ederra baita. Euskarak ere irabaziko du, ibilbide handia egin den arren, badugulako oraindik elkarrekin zer ibilia!!
 

ikastola 231
2018 Abendua
231